Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—6—

 

— Gaur gauean eskegi omen da. Etxerik lortu arte ez dela jaitsiko esan omen du. Kakazaharra, ez dakit honetarako foliorik ote dudan. Intsumituenak egoki dakizkioke, beharbada. Edonola ere, okerrenean jartzea onena beti: beharbada berria idatzi egin beharko dut.

        Jendetza ugari zegoen elizako dorre handiaren pean, ikuskizunari so. Paretan eskegiriko desetxeratuak lo-zaku baten barnetik luzatzen zien soakoa, hogei metro goragotik. Pankarta bat zabaldurik zuen: «Izarrak teilatu bakarra / hau da nire agurra: / hauxe beharraren beharra / bankua lapurra». Nik uste «rappel»a gain gaineko Sanmiguel iruditik montatu duela —azaltzen zion Akuiluk beranduago etorritako hainbat kolegari—. Bertatik pankarta zintzilikatu eta pareta erdira iritsi delarik, iltze pare bat sartu eta hantxe aseguratu du zakua, beste kordino batez. Lastima, iltzeak: triskantza delitua leporatuko diote.

        — To, bada. Horrela astinduko duzu buru-barrukoa apur bat. Ez al zenuen ikerketa-kazetaritza maite? —ustekabean aditzen hasi ziren sirena-hotsek ia estali egin zituzten Ezaren hitzak. Edonola ere, Akuiluk ez zuen kasu handirik egiten.

        — Su-itzaltzaileak. Su-itzaltzaileak dira. Beharrik.

        Hauen bi kamioneta, zegokien dotazioarekin, dorre azpian gelditu ziren. Su-itzaltzaileetan buru egiten zuena aurretik bertan zeuden udaltzainekin mintzatzen hasi zen. Udaltzainak ikusleak atzera erretiratzen hasi ziren, eta su-itzaltzaileak metalezko eskailera baten moduloak zerurantz hasi ziren abiarazten. Haurrek begiak biribil-biribil eginik begiratzen zieten martziar itxurazko uniformean bilduriko suteen heroiei. Zaharragoak ikuskizunaz gozatzen ziren, marmar eta irrien artean: «Etxea nahi duela. Baita nik ere, alajaina!». Zorutik hamar bat metro gora luzatuta zegoelarik, zerbait urratu zen eskaileraren errai mekanikoetan. Trabatu egin zela, alegia. Jendea txistuka. Gauza luzatzen zenez, Akuilu mihia dantzatzen hasi zen:

        — Nik dakidala, Marcelo hil zen gauean hainbat auzokok poliziari egin zion dei, hildakoaren etxean zegoen istiluarekin beldurturik. Auzokoek diote polizia nahikoa berandu bertaratu zela, auzokoak hots egiteaz etsirik zeudenean. Gero poliziak anbulantzia eskatu zuen, egia da, baina, hori bai harrigarria, anbulantzia iritsi baino lehen iritziz aldatu, nonbait, eta polizia arduratu zen lapurraz. Bide laguntzako anbulantziakoekin mintzatu nintzen, eta esan zidaten poliziak azaldu ziela morroia ia hilik zegoela, bizirik iraungo bazuen aukera bakarra zela beraiek zerbait egitea, anbulantziari itxoinez gero hantxe geldituko zitzaiela. Altruismo hutsa, ikusten? Gero, ospitalera bidean, zerraldo gelditu zitzaien, eta forentsearenera eraman zuten zuzenean. Anbulantziakoek zioten oso jokamolde ez ohikoa iruditzen zitzaiela.

        — Ez da hori zure oharrak dioena.

        — Nire oharra poliziak eman zuen bertsio ofiziala da.
Ia-ia. Kazetariok men egin genuen, eta hitzez hitz argitaratu.

        — Eta epailea? Izango zen hilotza jasoko zuen epailerik, ezta?

        — Bai. Inguruotan oso ezaguna den bat... Egun hartan ere mozkorrik ibiliko zen, gehienetan bezala —ondoren ohiko sarkasmoari ekin zion—. Pentsatu duzu inoiz zergatik hiltzen garen egun jakin batean, astearte batean, demagun, eta ez asteazkenean? Zergatik hilaren lehen hamabostaldian eta ez bigarrenean, adibidez? Patua, jakina... Patua hainbat aldaera kontrolaezinek osatzen dute, hainbat inguruabarren elkar etortze bat baizik ez da: tenperatura, hezetasun-maila, torloju bat ustekabe askatzea, kondizio txarretan zegoen jakia, langile baten une bateko baldarkeria iragankorra, gibel, giltzurrin, bihotz akitu bat... halako makina bat kontu... auzitegietako lan-txandak ere patuaren beste aldaera bat izan litezke, batek daki...

        Su-itzaltzaileen eskailerak gora egin zuen apurtxo bat, jendearen txalo trufariak sorraraziz. Haietarik sei elkarren artean mintzatzen ziren, eta noiz behinka gora begiratzen zuten, zein joango zen erabakitzen ariko bailiren. Eskegita zegoenarekin ere mintzatzen saiatzen ziren, sobera ongi aditzen ez ziren oihuen bidez. Jaisteko esango zioten, noski. Eskegirik zegoenak eskuin besoa tolesten zuen ezker eskuarekin beso erdian kolpea emanez. Finean su-itzaltzaileetako bat eskaileratik gora hasi zen, nagi, presarik gabe.

        — Baina zure oharraren bukaeran, Poliziak atzemandako zenbait aztarnaren arabera, hildakoa Juandeaburre Fundazioan egin lapurretaren erantzule litekeela idatzi zenuen. Gainerako kazetariek ez zuten horrelakorik idatzi. Hori bertsio ofizialetik kanpokoa zen.

        Akuiluk era definigaitzean begiratu zion.

        — Badakit Margotekin zabiltzala, edo ibili zarela, bederen. Erantzun iezadazu galdera bat: egin nahi duzu larrutan berarekin?

        Sirena berriak entzun ziren. Poliziarenak, noski.

        — Baina zer arraio... Burutik egin al zaie?

        Inork mundua akabatzear zegoela esan izan balie bezala, bi kamioneta ziztu bizian zetozen elizarantz, espaloi gainetik, argi urdinak jiraka. Udaltzain eta su-itzaltzaile batzuk beren buruak albo batera bota beharrean egokitu ziren, kamioneten erasoa saihesteko. Su-itzaltzaileen kamionetaren parera iristean frenoei eragin zieten, zakarki; kamionetetako bat gelditu egin zen, seko. Besteak, aitzitik, frenoak horren puntuan ez izaki, nonbait, metro batzuk gehiago egin zuen aurrera, su-itzaltzaileen kamioneta atzetik joz. Eskailera gaineko su-itzaltzailearentzat topaketa lurrikara gertatu zen: artean ongi finkatutako oinek airea baizik ez zuten azpitik aurkitu, bat-batean; une batez, oraindik, heldu ahal izan zion eskailerari, eskuz, banderatxo bat zirudiela geldituz, baina eskaileraren bibrazioak berak airetik igorri zuen ondoko zuhaitz baten adarrera. Jende artean buila zen nagusi. Batzuk protestaka, oihuka eta irainka hasi ziren. Poliziak, orduan, ongi hornitutako kamioneta-atzealdeetara abiatu ziren, presaka.

        — Hasi gara —jakinarazi zuen Akuiluk, lasterka egiteko prestatzen zela—. Non eta nahita izan ez bada... Su-itzaltzaileetan azken hauteskunde sindikalak nork irabazi dituen ikusirik... Jakin nahi duzu zergatik idatzi nuen Fundazioarena? Erraza da, motel. Balentria zen, balentria hutsa! Bi bateko eduki eta hordago paretara!

        Poliziak lehen ke-poteak botatzeko imintzioak egiten zituen.

        On y va!

Akuilu ez zen makala hankei eraginez, baina Eza ez zen atzean gelditzen.

        — Uste nuen azken indarrak Vietnamen erreko zenituela!

        — Euki al zuten hordagoa?

        — Horixe! Bi egun beranduago etxea hankaz gora jarri zidaten!

        Handik aurrera bietako inork ez zuen izan gehiago arnasarik ezer esateko. Ezta aukerarik ere, elkarrengandik bereiztu baitziren beso eta hanka premiatuen baso zaratatsu baten erdian.