Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—8—

 

Zilborrari begira egotetik gelditu eta mundua begiak zabalik begiratzen bada, planetaren erdia ijito-oste handia da, etxea izandakotik salbatu ahal izan dituen errekaituak manta batean bildu, buru gainean jarri eta batetik bestera dabilena: bi milioi pertsonak baino gehiagok zeharkatu dituzte Sudan, Etiopia, Jibuti eta Somaliaren mugak, inon gelditu ezinik. Hutu eta tutsien artekoak 600.000 jende eraman ditu Ruandatik Burundira. Liberiako gerra zibilak milioi bat gixajo jarri ditu dantzan Ginea, Konakry eta Bolikostatik barna. Asiako hegoekialdean hamar milaka deslurreratu batzuk osatzen dute Boat People izenarekin ezagutzen den populua, hau da, lau egur puska usteldurekin itsasoratu den esperantzarik gabeko tropela. Izenari begiratuta Estatu Batuetako gazte unibertsitari batzuei buruzko pelikula barregarri horietako bat dirudi, baina hauek marrazoen hortzetan aurkitu ohi dute azkena.

        Hori eta horren antzeko beste batzuk ziren Koko Ezak entzuleei esateko zituenak. Eta Aurrezki Kutxako aretoan zintzilik zeuzkan argazkiak, batez ere hango jendetza inguratzen zutenak. Mahainguru hartara konpartsa baino ez zela aurretik jakinda joan bazen ere, ez zitzaion horri egotzi behar mixeriaren katalogo hori errezitatzean erabilitako tonu monokordea; uste zuen aldez aurretik bere hitzak ez zuela sabela mokadu koloreaniztunez asetutako kristau saldo hori itxuraz haratago inarrosiko, ez behintzat aurretik argazkiak ikusirik dardara sentitu ez zuenik, eta, hortaz, betelanean ari zen. Labur, gainera, entzuleak mahaikide zuen filosofo entzute handikoaren jakinduri gose baitziren. Aukera eman izan baliote, edo eta jakin izan balu, saiatuko zatekeen azaltzen gosez hiltzear dagoen Somaliako haur baten larrua izugarri leuna dela, beratza, eta gorputzeko berrehun eta hamar hezurrak kontatzen ahal zaizkiola, hartara jarriz gero, eta gezurra dirudiela halako larru fin hori urratu ez izana hezur klakari baina era berean zorrotz eta pisu gutxiko horiekiko zuzeneko harreman intimoan. Eta horren ondoren Afganistango gerrilari baten gorpuaren aurrean batek ez duela penarik edo nazkarik izaten, eta bere aurpegi more, huts eta hanpatuak, azkenik, alferrik galdutako hainbat proteinarengatiko disgustua sorrarazten duela publiko mendebaldetar eta zibilizatuegiari humanoagoak irudituko litzaizkiokeen sentimenduen gainetik. Aukera eman izan baliote, jakin izan balu edo gogorik eduki balu. Hortaz, zer arraiotan ote zebilen areto hartan eta jende guzti horren aurrean bere buruari galdezka hastekotan zegoela gogoratu behar izan zuen lau giltza, lau baina, besterik ez zituela poltsikoetan, eta berak ere bizi behar zuela. Horrenbestez, filosofo protagonistari utzi zion hitza, kasu handirik egingo ez ziolako delibero irmoarekin.

        — Zalantza da egiazko intelektualaren ikurra, munduaren aniztasunarekin bateragarria den bizigiro bakarra, eta zalantzatik baizik ez zaio berorri erantzunik ematen ahal aipatu aniztasunari. Jarrera manikeistetatik datozen segurantzia faltsuek fanatismoari irekitzen diote atea, edozein izpiritu kritiko fundamentalismoaren ukazio beltzenean amilduaraziz.

        Filosofoaren mintzaldiaren hasiera distirantak entzulegoan sorrarazten zuen gozamenari eta isurarazten zuen jario identifikagaitzei erreparatu gabe, ekitaldia hasi baino lehen eman zioten paperezko oharrean jarri zuen begia. «Ongi etorri. Bederatziak aldera inguratuko. Hi hor geldi ni azaldu arte. Luciano Goñi». Baina oraindik bizi al da zomorro hau, pentsatu zuen Ezak. Bi hilabete zirela, hegazkin batek Mendebaldeko Europan utzi zuenetik, bi urte baino gehiagoko epeaz munduan barna argazki-kamera sorbaldatik zintzilik ibili ondoren, ez zen oraino Lehen Mundua goizeko zortzietan zereginik erridikuloenak egitera abiatzen diren zomorroz beterik dagoela onartzeko gertu. Urteak ziren Goñi ikusten ez zuela.

        Aurrezki Kutxaren aretoko paretetan eskegirik zeuden argazkietatik dozenaka begi pare errefuxiatu izutuek —kolpatuek, etsiek, malko agortuek— begiratzen zioten. Bost axola giza eskubideak soako galduriko neskatila begitristeari. Atsedenik gabe mintzatzen zen filosofoak argazkiak ikusi zituen, benetan ikusi, ordea, duda eduki zuen une batez. Are, benetan ikusteko gaitasuna lo eragingarri boteretsu askoren azpian betiko lurperatutako dohaina ez ote zen. Erlojua begiratu zuen. Zortzi t'erdiak ziren.

        Filosofoak txalo parrastada ederra bildu zuen hitzaldia bukatu zuenean. Ezak, bere entzutea izanik ere, ez zuen gertutik ezagutzen, eta kuriosidadez begiratu zuen zer plantaz jasotzen zituen publikoaren miresmen-adierazpenak. Hasieran erdipurdiko antzerkigilea iruditu zitzaion. Zilborrari begira egotetik gelditzen zen bakoitzean enaiz-banaiz itxurak egiten zituen mutil listoa iritzi zion, ondoren, berbalapiko ez nolanahikoa. Sena artistikoa bestetik zuen; Koko Ezari, kasu handirik egin ez izanagatik, harrigarri iruditu zitzaion, Giza Eskubideen aldeko kantu grinatsu eginik zer trebeziaz eramaten zuen beti ura bere errotara. Mintzaldiaren ondorengo galderek ez zuten aparteko berririk ekarri. Ezak ez zuen apenas galderarik erantzun behar izan, parte hartze gehienen helburua baitzen, neurri eta gradu handiago edo txikiagoan, filosofoari nolabaiteko fellatio intelektuala egitea. Izan zen mutil gazte bat inozentzia faltsuaz galdetu ziona monarkia bera ez ote zen Giza Eskubideen kontrako lehen erasoa —pertsona guztiak berdinak dira jaiotzez, eta guzti hori—, baina zalaparta eta eskandalu handirik gabe isilarazi zuten.

        Zeremonia bukatutzat eman eta ondorengo nahasketan, Zinegotzia mirakuluz bezala haragiztatu zitzaion, laguntzaile pare bat aldamenean zuela, eta are desenkusa moduan har zitezkeen hitz ofiziozko batzuk jaulki zituen, zenbat antzerkigile, auzo elkarte, enpresari eta edotariko dirulaguntza eskalerekiko zita bazter utzi behar izan zuen berarekin egoteko gogoraraziz. Agintearen agerpenik txikienak ere falta ezin izaten dituen laguntzaile anonimoek berretsi egiten zituzten buruaz printzipalaren hitzak. Eta kortesiazko diskurtsoaren sarrera bukatuta, bostekoa eman zion. Zinegotziak betondo ubeldu ikaragarriak zituen. Ezta ministroa balitz ere, pentsatu zuen Ezak, zergatik oso ongi jakin gabe.

        — Zorionak, nire zorionik beroenak, itzela da. Erakusketa benetan itzela.

        Halaxe zioen. Itxurari erreparatuta, edozer izan zitekeen zinegotzia. Edozer, ma non troppo. Horrelako burutazioak zebilzkiola buruan, Eza konturatu zen zinegotziak ahal zuen guztia egingo zuela errepikatzen zuela etengabe, mila aldiz errepikatzen den gezurra egia bihurtzen dela dioen teoria betetzen ote den baieztatzeko asmoz, nonbait. Ezak lau giltza, besterik ez zuen potsikoan, eta lau giltza hauen arinak arrazoiren bat eskatzera bultzatu zuen, ustekabeak harrapaturik eta totelka, ia. Erantzun hau entzun behar izan zuen:

        — Edonola ere, ausartuko nintzateke esatera giza eskubideak ezarri ahal izateko zenbait atabismo alde batera utzi beharra dagoela. Ez dago ohiturarik edo kultur adierazpenik —kultur adierazpena kontzeptua zentzurik zabalenean harturik, Bronislaw Malinowskiren zentzuan harturik, konparazione— giza eskubideen gainetik jar daitekeenik. Demokrata ilustratu modernoak giza eskubideen aurka doan ohitura-adierazpenari ez deritzo kultura. Basatikeria deritzo. Adibidez, hauek txerrikirik jango al zuten? —galdetu zuen, Aurrezki Kutxako Kultur Aretoko hormetan zintzilik zeuden argazkietako gizagaixoen aurpegiak keinu zabal batean bilduaraziz.

        — Hauek ahal dutena jaten dute.

        — Eta txerrikirik?

        — Ez. Inoiz ez.

        — Adibide bat baino ez zen, Eza, adiskide —zinegotziak txalo batzuk eman zizkion sorbalda gainean—. Ahal dudana egingo dut, sinestazu.

        Bere itzala bailiran segitzen zioten bi ezezagunek bostekoa eman zioten, denek hodei berean alde egin baino lehen, presaka.

        — Ederra aparejua! —Ahots batek, bere atzetik.

        Gizon gehienei zilarrezko lokiek beneragarritasun airea ematen zien bitartean, ahotsaren jabeari aire ajetua baino ez zioten ematen, eta gerrikotik gainez egiten zioten koipe geruza dardartiek ez zuten zatar itxura konpontzen, ez horixe. Historian zehar inoiz urruti batean izandako prima donna plantak oro ezabatuak zituen, bederen, pentsatu zuen Ezak.

        — Luciano. Joño, Luciano.

        Luciano adiskide bat zela sinetsi nahi izan zuen. Beharrezkoa zuen. Besarkatu egin ziren.

        — Goazen afaltzera —esan zuen Goñik—. Ongi afaltzera, gero, e? Idatzita dago: Neguko Jauregia gure egin ezin izan dugunez, gure egin ditzagun beren sukaldeak.