Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—6—

 

Kubiburuak, komunetik ateratzean, hezetasun, gernu-urrin eta bestelako usain umelak aireratu ditu pisu txiki eta zaharreko gainerako geletan zehar.

        — Eta?

        — Hemen ere ezer ez.

        — Akatu egingo haute, kubia eta guzti.

        — E?

        Kubiburua urduri dago eta ez du entzun, edo agian ez du entzun nahi izan plastikozko zerbeza kutxa gainean eseritako Petronioren petralkeria sentimentuz biluztua. Petronioren trajearen ebakera eta oihalaren kalitateari erreparatuta, edozeinek esango luke beste eserleku itxurosoagoetan jartzeko asmotan jantzi dela. Zaharraren zaharrez paretak zarbailtzear dauzkan pisutxo ezdeus hartan, non kajoietako edukiak barreiatuta dauden, bere baitan ezer gorde dezakeen oro birrinduta, eta suntsipen giroa nagusi den, ez dagoela beste eserleku erosoagorik, bakarrik. Sukaldetik kraska hotsak iristen dira, hirugarren gizon batek platerak, edalontziak, kazuelak eta edotariko sukalde tresnak apurtzeari ekin diola seinale. Petronio ez da usu kezkatzen den pertsona, baina kezkatuta dago.

        — Astapitoa —dio—. Oraintxe egin duk ederra. Gureak egin dik —eta isilune baten ondoren—. Hireak egin dik, hobe esan.

        Zorua ia erabat estaltzen duten paper, pilda eta egur puska, eta edotariko objetuen artean horma pitzatuetatik jausiriko igeltsu zatikiek areagotzen dute gelaren hondamena, eginiko triskantzaren handia.

        — Astapotro halakoa. Hil egin duk. Hil egin duk eta ez duk ezer aurkitu —dio Petroniok, etsita.

        — Hautsa aurkitu diogu. Hautsa aurkitu diogu, ezta? —esan du kankailuak, antsia itoaz, bestea baretuko delako esperantzan.

        — Hautsa aurkitu diogu, bai —dio Petroniok, bestearen esateko moduan atzeman daitekeen haur-leloa zitalki imitatuz—, baina hori ez duk nahikoa. Astapotroa. Hil egin duk.

        Hori izan edo ez komisarioaren hitzen helburua, Kubiburua onetatik atera da. Egonarria galdurik, orro egin du, errabiaz, aparra dariola. Argi horail azpira azaldu delarik mauketako odol arrastoak ikusi zaizkio harakinari.

        — Zerorrek eskatu duzu astintzeko! Zerorrek! Zerorrek ekarri nauzu astindu bat emateko! Zer nahi zenuen, orduan!

        — Txiki txiki eginda utzi duk. Eta ez duk ezer lortu —badago sadismo ez oso ageriko bat Petronioren hitz geldo eta tonu bakarrekoetan, harakinaren sumina areagotuz gozatuko balitz bezala.

        Kubiburuak bafada itzel bat bota du eta eskuak pasatu ditu kaska gaineko txima gorrixketatik. Nabari zaio dezakeen ahaleginik handiena ari dela egiten gelditzen zaion baretasun apurra ez galtzeko. Hirugarren gizona, sukaldeko triskantza bukatu eta gero, eszenaratu da, besteen arteko liskarra berarekin batere zerikusirik ez duela iritzirik, nonbait:

        — Beharbada zerbait egin daiteke oraindik. Medikua ekarriko dugu. Bizirik dago.

        Komisarioa zerbeza kutxatik altxatu da eta praken marra lisatu du esku batez. Erdeinuz begiratu dio azaldu berriari.

        — Mediku? Zer mediku eta zer medikuondo. Txepel halakoak! Horri ez zaizkiok hiru minutu baino gehiago gelditzen. Azalpen batzuk eman beharko dituzue, horixe.

        Ateari buruz abiatu da. Ireki egin du, eta irten aurretik atzetik jarraitu ez jarraitu dauden bi gizon urduriei egin die keinu.

        — Ilargia eroriko ote zain al zaudete? Hemengoa kitto zegok. Goazen —dio Petroniok, eta atea ireki baino lehen hauts zuria daukan poltsatxo bat arretaz bildu du paperean, poltsikoan gorde aitzin.

        Irten baino lehen Petroniok gogoeta azkar bat egin du. Gauzak ez dira berak nahi zuen bezala joan. Gutxienez Gutierrezek Madrilen eskatutako lanaren parterik zikinena eginda zegoen. Jakin bazekien Kubiburuak, frenorik jarri ezean, bere kasa utzi ondoren makarra kalitu egingo zuela; horixe zen helburua, gainera. Baina denbora kalkulatzean errakuntza egin du. Mutila gelditu egin zaio. Ez bide zuen eraman apartekoa. Uste baino lehen, ezer garbirik esan baino lehen zaio gelditu, hortxe dago koxka, eta liburua ez da inondik ageri. Bon, pentsatu du, hala ere, Petroniok, liburua eskuratzea ez da hain zaila izango. Bestalde, krimena gainetik kentzeko eszenatokia nahikoa ongi prestaturik da, edo hala uste du behintzat Petroniok. Heroina-poltsak gauzak erraztuko ditu. Berak pertsonalki aurkitu du heroina-poltsa. Berak eramana baita, jakina. Azkenik, gogoeta hauek iraungi dira. Iraungi edo, nahiago bada, geroratu. Bada hainbat gauza Petroniok oraindik oso garbi ikusten ez duena, eta horrexegatik badaki gogoetak itzuli egingo direla; oraingoz zeruan, goian, zirkuluan hegan egiten duten saiak bezalakoak dira; hor daude, egonean, baina luze gabe lurreratuko direla gauza jakina da. Leporaino sartu da. Puzzlearen pieza guztiak ez ditu ezagutzen, baina; komisarioak badaki hori ere normala izaten dela bere eginkizunean. Are, gehiegi galdetzea, artez galdetzea, bederen, ez dela komeni. Itsu itsuan obeditzen ari delako itxura gordetzea komenigarria dela arras; hala ere, nork bere kabuz puzzlearen piezak, diskretoki, osatzea, ez ohi da inoiz gaizki etortzen. Bai eta erabat osatzea lortzen ez den kasuetan ere bat non dabilen nahikoa ongi jakiteko balio du. Hor zegoen, bada, gakoa; puzzlea osatzetik oso urrun zegoen eta ordurako eskuak zikindurik zituen. Petroniok atea ireki du, aurreko guztia ahaztu eta datozen orduak latzak izango direla gogoetagai harturik.

        Irten egin dira. Ondoko gelan, zoluan etzanik, bere gorputzaren ardatzaren inguruan bildurik, gernuz eta izerdiz lagunduriko odol putzu batean dagoen gizontto elektrikoak, Juandeaburretarren jauretxean egun batzuk lehenago lapurreta egitera bidali zuen berak, ez die entzun. Ezin entzun die, entzumena agortu zaiolako, gainerako zentzumenak emeki-emeki itzaltzen ari zaizkion bezala, eta ho nezkero azken hatsa botatzeko zorian dagoen animalia baino ez da.