Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—3—

 

Vina bibant homines, animantia cetera fontes * —adierazi zuen Goñik, boxeolari ukitu batena legez tonua, erabakera eta trenpua basoz baso galtzen ari zen ahots totelarekin—. Liburua faltsua delako frogagarri, besterik gabe, nahikoa litzateke, bestalde, sekula bere berri eduki ez dugula ohartzea. Lehorrik al hago? To, beste baso bat ardo, on egingo dizu eta. Adibidez, azaltzen da Paulo IV.ak 1559 urtean argitaratu zuen Index librorum prohibitorum-ean? Ez. Benedikto XIV.ak 1758 urtean berritutako indizean? Ez. Ez da inon bere aipua aditu, inork ez du, historian zehar, horrelakorik egon zitekeelako albisterik eman. Aitzitik, Leizarragak, bere Testamentu Berriaren aitzin-solasean hala deklaratzen du euskara: «...ezin holako gauzak, lengoaia oraino usatu gabe batean...» Konturatzen? Usatu gabea. Hortaz, orain, mirakuluz, agertzen zaigunik ez da sinesgarria. Baina, beti ere, badira oraindik ere froga objektiboagoak. Lehen ere esan dizudanez —eta ez badizut esan oraintxe esango dizut— zalantzak zeudela eta, liburua Madrila bidali zen, Kultur Ministeriora. Han ere hasieran ez omen zuten afera oso garbi ikusten, zeren azkenik erabaki zuten Alemaniako Ministerioarekin harremanetan sartzea, han baitauzkate Europako aditurik garrantzizkoenak, baita horrelako peritazio lanak egiteko tresneriarik eta teknologiarik sofistikatuena ere. Eta handik morroi bat bidali zuten, Hoffman izeneko morroi bat; horrek lagin batzuk hartu zituen eta bere frogak egin, hiru hilabete baino gehiago ibili zen frogen asuntuarekin. Liburua Madrilen zela nahikoa denbora pasatua zenez, erreklamatu egin genuen, azken finean, egiazko edo faltsua, gurea zen, ezta?, eta itzuli egin ziguten. Gero Hoffman honek liburuari buruzko bere txostena utzi eta martxa egin zuen, Alemaniara, horixe. Hoffmanen txostenak argi eta garbi esaten du: liburua, Hugonotearen liburua, hain zuzen, faltsifikazio bat da. Meritu handiko faltsifikazioa, baina faltsifikazioa, azken batez. Hori da dena. Ez dago misteriorik, ez afera berezirik, ez aparteko libururik, ez historia aldaraziko lukeen lekukotasun harrigarririk, dena apaiz arraio horren asmazioak dira.

        — Baina gero lapurtu egin zizueten.

        — Eta zuk badakizu orain non dagoen? —esan zuen Goñik, benetan batere interesatuko ez bailitzaion.

        — Uste nuen liburu faltsu garrantzi gabea zela, arreta merezi ez duena.

        — Tira, Koko, tira... Hala izanagatik gurea ere bada. Gainera kuriositate interesgarria litzateke Fundazioarentzat.

        — Ez dakit non dagoen. Zer arraio jakingo dut ba nik, zuk zeuk ezer ez jakiteko moduan eduki izan nauzu eta. Ulertzen ez dudana da zergatik lapurtu zizueten, ez bazuen ezer balio.

        — Lapurtu, lapurtu... Hobe da baso bat edan dezazun —mama beltza basoetara isuri zuen—. Sakel-lapurtxo batek eraman zuen beste ezer harrapatzeko astirik eduki ez zuelako. Bai, lapur txiki bat sartu zen Fundazioan, denbora luzeegi ez dela, baina zaindariek harrapatuko zuten beldur ez zuen gauza handirik eraman ahal izan. Barruan egon zen denbora labur horretan liburuaren ondoan egokituko zen, halabeharrez, halabehar hutsez, eta ezer gabe atera baino eramatea nahiago bide zukeen. Ez dago besterik. Badakit apaizarekin luze ibili zarela, ikusi egin zaituzte. Etzaiozu kasurik egin, ez da fidatzekoa. Frontoian ere ez al zizkizun diru pizarrak kendu?

        — Eta gero sakel-lapurra hilik agertu zen.

        — Pintxatu egiten zen. Hiri onetan hilean hiruzpalau kasu dauzkagu, zoritxarrez. Lasaitu zaitez, Koko. Ez da ezer gertatzen. Zure laguna naiz. Lana eman dizut. Nahikoa ongi ordainduta, gainera. Eta lan hau ez da Fundazioak egin behar duen erakusketarekin bukatuko. Espektatibak onak dira. Florencio itzuli bezain pronto Fundazioaren lanak areagotu egingo dira. Zer gehiago nahi duzu?

        Nola enteratu haizen frontoian galdu nuela jakin, horra zer gehiago nahi dudan, pentsatu zuen Ezak, baina ez zuen ezer esan; ez zuen eta, Goñiren aurrean, inozo hutsa bezala agertu nahi. Kokok bildu zituen, arreta handiz, gorputzean zehar barreiaturik gelditzen zitzaizkion argi apurrak, eta planta duina osatu nahi izan zuen Goñiri zuzenean begi-hondora begiratzen ziolarik. Zer gehiago nahi dudan? Bistan zen aldarrikapen garrantzizkoa egin behar zuela:

        — Gaseosa. Gaseosa nahi diat. Gaseosa, arren.

 

* Ardoa gizonentzat, iturriko ura animalientzat.