Katebegi galdua
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
azala: Gary Kelley
Jon Alonso
1958, Iruñea
 
2016, saiakera
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
Katebegi galdua
1995, nobela
244 orrialde
84-86766-61-3
aurkibidea

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Erosi: 11,42
Ebook: 3,63

Aurkibidea

I kapitulua: Soli Deo Gloria

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

II kapitulua: Iulius exclusus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

III kapitulua: In vino veritas

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

IV kapitulua: In vino disertus

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

—10—

V kapitulua: Sobria ebrietas

—1—

—2—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

Epilogoa

—1—

—2—

—3—

—4—

—5—

—6—

—7—

—8—

—9—

 

 

—3—

 

Margotek eskaileretatik behera egin zuen. Ezak okupatzen zuen etxeak ez zuen atezainik, baina emakume batek egiten zuen astean behin portal garbiketa, eta une hartantxe, halabeharrez, igogailuarekin ari zen. Bestela ez zion ihes egingo. Igogailua hartu nahian emandako minutua, oihuka eta ostikoka, erabakigarria gertatu zen.

        Arrenkuraturik eta atezuan egonik ere, une hartan zentzuz egin zezakeen gauza bakarra berandu baino lehen egin behar zuela deliberatu zuen, hau da, liburua toki seguruan laga. Hortaz, kotxea hartu eta hirugarrenez jo zuen Aitorgoitiara, horixe baitzen liburua gordean uzteko ezagutzen zuen toki bakarra, hori egin eta gero Margotez eta Akuiluz arduratuko zela erabakirik.

        Galtzeko denborarik ez zegoelako ziztada lauso eta ezeroso batek bultzatua, azkar gidatu zuen pagaditik zehar, eta iritsi zelarik, ez zion jada jaramonik egin komentuko ate ondoan egunetik egunera hazten zihoan parke automobilistikoari, bera heldu zen unean Portland-eko atezaina Audi baten bolante aurrean esertzen zen emakume beltzaran dotore bat agurtzen ari zen arren; atezainak, bera ikusirik, despedida nahi zuena baino azkarrago bukatu zuela iruditu zitzaion; Ezarekin ez zuen ezer jakin nahi, nonbait, txakur xaxatu bat bezala urrutiratu baitzen. Ezak ere ez zuen hermano atezainarekin gehiegi hitz egiteko gogorik, eta, liburua gorderik zeukan pardeltxoa eskuetan, ateari buruz abiatu zen urrats luzeez eta ibilera artegaz. Atea irekirik zegoen eta, erabat zeharkatu baino lehen, Egozkuerekin —dudarik gabe Ezaren etorrerako eszena guztia, hermano atezainaren despedida ere barne, ikusi zuena— egin zuen tupust. Ohiko irribarre salomonikoarekin, Eza gero eta gehiago onetatik ateratzen zuen berberarekin, hain zuzen, egin zion harrera, azalpenen bat eman beharrean zegoela deliberaturik.

        — Gizona beti gizon, komentuan sartuta egonik ere.

        — Fraideen sexu-bizitzak ez nau interesatzen.

        Egozkueren aurpegiko ironia eta trufa begi bistakoak ziren, ez baitzen ezertarako ere ezkutatzen arduratu, eta ez zen ezkutatzeaz arduratu berehala atzeman baitzuen Ezaren izpiritu asaldatuak ez zuela, une hartan, inongo susmo txarrik hartzeko gauza. Honek umore ezin hobean paratu zuen apaiza, egoera kontrolatzea ez zitzaiola larregi gaitz izango konturatu zelako. Bere gelara eraman zuen, ohi baino urrats laburragoetan, bestearen etsipenarekin libertiturik, pittin bat bihotz beraturik, agian, humanoak, zenbat eta euren grinen presoago, orduan eta izaki graziosoago eta errukigarriago iruditzen baitzitzaizkion. Egozkueren gelan Verdiren Aida entzuten zen. Egozkuek kantatu zuen, bere ahots sakonaz, eta bestearen erabateko desesperazioa piztuaraziz:

        Inni leviamo ad Iside

            Che il sacro suol difende!

            Preghiam che i fati arridano

            Fausti alla patria ognor.

        Ezak hatz bat altxatu zuen bere buruaren gainetik, zemaikor:

        — Egozkue, ez nago txotxolokerietarako. Aditu, e, aditu?

        — Lasai, gizona, lasai —esan zion abadeak, arima-ar tzainek baizik ezin dezaketen tonu balsamikoan, pilota punperat etorririk zela ikusirik—. Zerk atsekabetzen zaitu?

        — Margot arrisku bizian dago. Kazetaria ere bai.

        — Margot?

        Ezak hitz azkarretan azaldu zion azken orduetan gertatutakoa: kaleko erasoa, etxeko miaketa, Akuiluren deia... eta liburua bere eskuetan zegoela. Baita berak ere laguntza behar zuela aitortu ere, azkenik. Abadeak liburua eskutik erauzi egingo ziola uste izan zuen. Honek oso bestelako jokabidea hartu zuen, ordea: zegoen tokian, gihar bakar bat ere mugitu gabe gelditu zen, eta inoiz baino polikiago mintzatu zen, sabaiari buruz emanez begiak.

        — Jendeak, operazaleak ere barne, edo operazaleak direla esaten dutenak ere barne, oso arreta ttikia jartzen die maite dituen opera-obrek kontatzen dituzten istorioei. Eta gaizki egiten dute, batzuetan musika bezain interesgarriak gertatzen direlako, interesgarriagoak ez badira, obran zehar garatzen diren konflikto dramatikoak. Adiago egongo balira anitz gauza ikasiko lituzkete. Verdiren opera gehienak, esate batera, oso politikoak dira. Ezagutzen duzu Aida-ren argumentua? Ez? Bi herriren arteko gerra bat dago, emakume batek eta gizon batek, bakoitza borrokan dauden herri banatakoak, elkar maite dute. Beren amodioa, bistan denez, ezinezkoa da. Bi gizabanako baino ez dira, indargeak, miserableak ia, elkarren amodioa salbatzeko aurre egin behar dioten botereen, talde-interes multzoen aitzinean; hauek, ugari ez ezik, kamaleonikoak dira, ezkutatu egiten dira, batzuetan, denik eta agerpen erabatekoenak egiten dituzte, bestetzuetan. Gogoan arestian kantatzen ari nintzena? Inni leviamo ad Iside... Hau da, gutxi gorabehera: Eresiak kanta diezazkiogun Isis-i, lur sakratuaren defendatzailea! Otoitz egin dezagun baldintzak gure aberriaren aldekoak izan daitezen. Ramfis, goreneko sazerdotea, da horrela kantatzen duena. Ulertzen? Otoitza, lur sakratua, aberria... Hitz potoloak, ezta? Bitxia da Ramfis hau; Aida guztian ez da gehiegi azaltzen, Aida edo Radames bere maitalea baino gutxiago, noski, Errege bera baino gutxiago. Baina Ramfis da, inolako zalantzarik gabe, obraren motor dramatikoetako bat, boterearen haragiztatzea delako, hain justu, itxurazkoa ez eta egiazko boterearen haragiztatzea, beti atzean, beti mozorrotua dagoena, gutxitan agertu arren agerraldi bakoitzean beti hitz potolo, kontestagaitz, larderiatsu, erabatekoen bidez adierazten dena.

        «Isilik egon hadi, ostia!!» oihukatzekotan egon zen Eza, une batez, baina gelditzen zitzaion zuhurtzia apurrak belea ez zebilela txantxetan erakutsi zion, eta mutu iraun zuen, hala iraun ahal izateko ahaleginaz aurpegia gorri-gorri eginda gelditu bazitzaion ere.

        — Ikusten? Zure gorritasun horrek berak adierazten du zure indibiduotasunaren ezina. Badakizu nola bukatzen den Aida? Bada, oso erraza da: amoranteek heriotza gertu eta inpitoiable baten magalean, agonian baizik ezin izango dituzte euren bizitzak denbora tarte labur batez elkartu: norberaren nahiak ez dezake interes orokorra gaindi heriotzaren prezioa ordaindu ezean. Berdintsu drama guztietan. Leunxeagoetan deserria eskaini ohi da heriotzaren ordez.

        — Tira, Egozkue, ez nabil filosofiakerietarako. Ni ez naiz gizabanako ezindu bakarra. Zer arraio esan nahi duzu?

        — Agian zuk uste baino gehiago laguntzen ahal dizudala ulertarazi nahi dut, besterik gabe. Baina utzi behar didazu liburua.

        — Asmo horrekin etorri naiz, bada.

        Egozkuek muturra okertu zuen apur bat.

        — Adarra jo nahi didazu edo ez zara nik uste nuen bezain azkarra? Liburua utzi esaten dudanean hemendik aurrera liburua nirea balitz bezala jokatuko dugula esan nahi dut. Garbi dago?

        Ezak ez zuen beste irtenbiderik.

        — Neskari eta kazetariari ez zaiela ezer pasako bermatzen ahal duzu?

        — Akuilu... Akuilu ez dakit. Urrutiegi joan da, nonbait. Besteari dagokionez, horixe da prezioa. Neskari ezer gertatuz gero, ez dugu jokatuko liburua nirea balitz bezala.

        — Baina berma dezakezu, bai ala ez?

        — Ene haurra, ezer ezin izaten da erabat ziurtatu.

        Eza jauzi batez altxatu zen eta presaka atera, ezer esan gabe, aulkia, eta horrekin batera liburua, erortzen utziz. Egozkuek poliki segitu zion, eta komentuko atera heldu zelarik, Ezaren kotxeak errepideko lehen bihurgunea hartzen zuen burrunba handian. Hoa, hoa, pentsatu zuen Egozkuek. Zer gerta ere. Eta egin ezak otoitz beranduegi ez dadin izan. Hermano atezaina isilka hurreratu zitzaion.

        — Eta?

        — Presta zaitez. Laster hasiko da funtzioa.