Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AZKEN TRAGOA

 

Hau ez da zuk nahiko zenukeen mundua,

baina munduak egiten gaitu, ez alderantziz.

 

Zureak ei dira

gauaren horman aurkitu dituzten hatz-markak.

Garagardo beltzak eta isiltasunak laguntzen naute

bakarlan honetan.

 

Jaso dut zure mezua;

desgaraiz bada ere inoiz ez da berandu

desagertuen zerrenda luzeak irakurtzeko.

Begirada bakoitza erbeste berri bat da zure karrikan.

Ezinbestez jende gabeko ostatuetan nabilkizu

ukalondoak kontuarrean tolesturik.

 

Esan dutenez,

txarrantxa gehiago ipini dizkiote egunsentiari.

Ez dut maite azken tragoaren bakartasuna.

Ezin dugu atzera egin honezkero:

zail da gurean elkarlana,

baina urruntze honetatik egin behar dugu irtenbidea.

 

— Atera beste Pelforth bat, arren.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus