Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

SENTIPENON ZERTUEZINA

 

Zigilurik gabeko gutunazal zuria heldu zait

arturratzearekin batera;

zertuezinean nabil zure idazkera.

 

Afal ostean, hirurogeiko kasetea

birbobinatzen dagoen artean,

kale hustuari eman dizkiot begi biak;

minegi ditut hitzak sentipenok deszifratzen hasteko.

Isilik dago dena.

 

Erreus, kaleko erbestera irten naiz,

irekita dagoen azken tabernan aurkituko zaitudalakoan,

berriro denbora mendean hartuko dugulakoan.

 

Deserria deserriago egiten da

zure hutsunea hatz-mamiekin ukitzen dudanero.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus