Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EGUNEKO ERRADIOGRAFIA

 

Atzo heriotzaren ondoan

esnatu ninduen iratzargailuak.

Bake-atelierrak dira ugaritu direnak

erretako kontainerren segidan.

Baina zuk badakizu

ez dudala sosegurik ekarriko zure etxera;

beste lubeta bat eraiki dezakegu etxe aitzinean

bakea heltzen denerako.

Egon badaude

diametroa zehazteke duten bihotz lehertuak.

Egun badaude

latex eskularruz

autopsien emaitzak betetzen dituzten txostenak.

Ez da atorra-hutsik ibiltzeko garairik aproposena.

Baina orain alferrik ari zara,

ez dituzu hilen arimak inon erroldaturik aurkituko.

Egunak joan badoaz

gelditutako erlojuentzat izan ezik.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus