Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ESPALOITIK

 

Argitzeko zegoen egunsenti hura itzarri zait:

debadio antzuetan ari ziren amiamoko urrunekoak,

hiria lo zegoen zure altzoan.

 

Oraindik ere ongi itxi behar ditugu kontraleihoak,

munduak itxaron dezake beste egun bat bederen.

Onduko dira pentze erreak, ez gaitezen kezka,

jantziko ditugu alferrik galtzen utzitako

larrumintz izerditsuak,

elkarri emanak biziko gara aspaldian legez.

 

Ezpainok elkar ulertzera beharturik dira;

harresiek harresi izaten jarraitzen badute ere

zuk ez didazu deus zor.

Zeruertz urratuetan sortu ginen, alboratu ezinik samina.

Bazter utzitako lasterbideak akotatzen ditugu,

belarrak hartutako burdinbide abandonatuak begiztatzen,

badaezpada, garaiz itzultzen zarenerako.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus