Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AZKEN BERBAREN GORDAILUA

 

Nik ez dizut eskatu tristeziaren txostenik irakurtzeko.

Astiroago begiztatu beharko genituzke

mugaertz honen zedarriak. On egingo liguke

ezpondak artatzeak, bizkar zigortuak arintzeak.

 

Isilarazi egin behar genituen ezkila hots haiek

ezagunen betazpiak denboraz araka genitzan.

Guda honek badu gure hilotzak hartzeko lain leku,

geure kabuz egingo ditugu azken metroak.

 

Nik esan diezazuket

non ezkutatzen ditudan desira gordeenak,

nora doazen gutunazalak antzara herrariak lez.

Baina nire ahaleginaren gainetik daude zure mendateak.

 

Nik ez dizut eskatu garezur zulaturik haztatzeko,

inoren agindupean zelata egin dezazun.

Baina beti gordeko dugu azken berba

maitatu gabe utzi genituen haien gorazarrerako.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus