Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZIN GORDERIK

 

Eskutitz bat egingo nizuke

zure herratzeak gutunontzirik balu.

Hemen bertan altxako genuke gotorlekua

arerioak zeharka ez gaitzan.

Betiko su zaharrak darrai kaleotan,

baina galarazitako pendizak hartuko genituzke guk

gabeziari etxe bat eraikitzeko.

 

Zure eskuen estutasunak ez du gure errukiaren beharrik,

helmuga gaitza da ordea hori zuretzat.

Zotz egin beste biderik ez dugu nondik jo jakiteko.

Nik jarraituko nioke zure arrastoari,

poliziek zaindu gabeko errepirak ikasiko nituzke;

behin-behineko ihesa da haatik zure gordeleku bakarra.

 

Hedabideek ez dute zure aipamenik eman,

nik badakit hala ere non ez zauden.

Kanpoan euria ari du. Nora zoaz?

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus