Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GUTXI GORABEHERA

 

Beti egonen da maitatzeko beste desmaitatzeko arrazoi.

Akorde berean egin genezake aldarri,

baina gure bihotz hezurrak beratu gabe daude oraindik.

 

Dentistaren itxarongelan informe balistikoen

zain egoten ohituegiak ez ote gauden nago.

Aurkituko al ditugu burezur zulatuen egoitzak?

 

Deus ez da lehen bezala izanen,

ebazpide gogorra hartu beharko dugu

aurrerantzean deus izan ez dadin beti berdin.

 

Gaurkoz zure loa ez da portu txarra amesgaiztoak itotzeko.

Hitz egidazu haragoko lurraldeez

itsasoak ispilu garbia izaten jarraitzen dueno.

 

Elkar maita badezakegu, zertan itxaron gehiago.

Nik ez zaitut asko edo gutxi maiteko,

gutxi gorabehera baizik.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus