Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NAZIOARTEKO ZUBIA

 

Mugaertz honek bizi gaitu nahitaez:

hemen herria amaitzen da

eta hor hasten besterria.

 

Honakoan Policia eta harakoan Police,

bonjour goizean, hasta luego arratsean.

Haranzkoan Frontière d'Espagne,

honanzkoan Francia a 1 km.

Eta zu arrotz zeure herrian.

 

Berantaroan jaio ginen nonbait,

bilatze eta atxilotze aginduen dekretupean,

Europako polizi-polikromia aberatsenetakoa

ei den gure mugaldean.

Terrorista arriskutsuenen zerrenda erakutsi ostean

zutaz galde egin dit poliziburuak.

Eta zu helbide gabe zure herrian.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus