Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ARRAZOI DIALEKTIKOA

 

Zure ezpainen ikara senti dezadan hurbildu natzaizu,

atseden hartu nahi dute nire eskuek,

bihotz bero baten ondoan lekutu.

 

Karrikaz karrika ibilia naiz zure arrabalak zeharkatzen.

Alferrik dira dikeak gure oroientzat,

gordin ageri da ortzimuga

kartzelako patioan amaitzen diren oinatzentzat.

 

Ez dizut eskatuko minutu beteko isiltasuna

bakardadearen alde. Iragan denborak ez dira itzuliko,

baina ni zuganatu egin naiz harresi haien itzal laiotzetatik,

nire esku atzenduek zure barne dardara senti dezaten.

 

Berdindu gabe jarraitzen dute guk eraiki lubakiek,

molotov koktelez beterik daude kantoietako kontainerrak;

saiatuko gara hala ere bebarruetan aterpea bilatzen.

 

Ahanzmenaren aurka egiteko

arrazoien bila nabil ainubeotan.

Mende honen atzealdeko orrialdeetan

jarraituko dugu arkatzez idazten.

Emadazu gaur harrika egiteko arrazoi bat.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus