Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

HEMEN HONETAN

 

Hemen odolak bere kasa ikasi du orkatiletarako bidea,

eta bolbora usaina itsasten da memorian

polena kristalean bezala.

 

Hemen ez dago zertan bergogoratu itoen azken gogoa,

eta zail egiten da begi hutsez

kondenatuaren bihotz lehertua ez ezagutzea.

 

Hemen Amistad Kalea

kale hutsa baino zerbait gehiago izanen da beti,

eta lagin eske hurbiltzen da forentsea atez ate.

 

Hemen

etxe-horma tindatu berrien gainetik

beti gelditzen da zer oroitua.

 

Hemen,

jendea oinetakoak eranzteko

astirik gabe hiltzen den honetan,

 

hemen,

eskuzabalegia den heriotzan

bizi da jendea.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus