Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ALDERRAI

 

Gatazka honek irauten duen bitartean

iraungo du distantziak gurean.

Isiltasun sakon honen muinora heldu naiz berriro.

 

Ez gara jaikiko eskuartean duguna amaitu arte.

Negu gorri honetan herrenka

hurbil naiteke munduaren ertzera,

beti baitago nonbait derrotaren batek utzitako arrastoa,

gaur-biharretan gogora ekarri beharreko lubaki bat.

 

Inork gutxien espero duen lekutik helduko naiz,

erreka ondoko legarrak bailiren ahurka jasoz galerak.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus