Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AGURRAREN GELTOKIAK

 

Beira zikineko autobusera igan zara.

Gorroto ditut beira zikinak dituzten autobusak.

Ez dakit norako txartela hartu duzun;

eta hemen

no ha parado de llover.

 

Nahi duzunean etor zintezke.

Gibelateak gako barik utzi ditut berdantzan,

zure premia dauka etxe hustu honek.

Zure azken geltokia zein den baneki,

zakur deslaien antzo hurbilduko nintzaizuke ondora,

baina ez;

en mis ojos no ha parado de llover.

 

Ez dut arriskuan ipiniko zure amesbidea,

hurbilago behar zintuzket nire ikuspegia doiesteko.

Beira zikineko leihoetatik atzerantz

begira imajinatzen zaitut, hiriari so,

CRSen kontrol baten ondotik igarotzen.

 

Begi lurmenduak dira nireak

gauaz honaindian;

se me ha inundado el corazón.

 

Gorroto ditut benaz

beira zikineko autobusak

eta gaizki grabaturiko kaseteak.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus