Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ONIK IRTENGO GARA

 

Urteak dira besterrira egin zenuela,

eta ez da asmatu zure urruntasuna neur lezakeen erlojurik.

Ez dezakegu geureganatu hiri suntsituon amets zaharra:

bestek lerrokatu dituzte pentze abandonatuak

kartaboiz egin muga-lerroak paratzeko;

ez dut nik ezarri langa hori hor.

 

Ozar deslaien loa profita dezakegu elkar maitatzeko;

ez zinateke ohaide txarra izanen

nire orpoak musukatu, nire lepoa guritu,

nire bihotza amiñi bat pozoitzeko.

Egun bateko pozak ordea

ez liguke edozertarako aitzakiarik eman behar.

 

Suebaki bat egin genezake berandu baino lehen,

baina bakarrik gelditu naiz gau honetan,

ezarri diguten debekuak ez du gehiagorako ematen.

Ez zure ez nire den hotza da maitasuna orain,

elurrak hotsik egin gabe

gure arteko isiltasuna areagotu duenean.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus