Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

HAIZE-GORDEAN

 

Hau ez da Passicot komandantearen karrika,

bestaldeko edozein karrika ez bada.

Zu eta ni lotzen gaituen zubiak

bederatzi bandera dauzka haizeari zabal emanak.

Alferrik ipiniko dizkiote barraderak itsasoari,

gesala beti iritsiko da gure oroitzapenetara.

Amets nazakezu naharo itsasarte txarra dugun arren.

Ez naiz ni izan bihotz herdoildu hau

hemen ainguratu duena.

Ahulak dira ezinaren amarrak.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus