Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BALIO ERANTSIAREN ZERGA

 

Ez gaude elkarri menia emateko prest.

Luberritu gabeko pentzeetan zahartu dira iragan urrunak,

galerarik astunenak lerratu zaizkigu lepo gainera,

eta ubideak ez daude guk nahi genukeen aldera ezarriak.

Gauaren betzuloetan pilatu ditugu garaitza amestuak,

ezin dastatuan gabiltza egunaren argia.

Izu-ikararen barrunbeetara heldu gara,

baina gaurko egunak zure ondora narama ezinbestean.

Luze iraun badezake ere,

ez ditugu behartuko gure bizkarrak besteren otoitzetara.

Aldian-aldian baino ezin zaitzaket ikusi;

kale hartuotan dena dago irabazteko,

bakea izan ezik.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus