Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

HOTEL BEL-AIR

 

Mahai gainean daude oraino

elkarrekin hustu genituen botilak,

basoerdiak, berba xaloak,

ausentziari eman nahi ez genizkion

musuketak, ezpain umelak eta

desira agerikoak.

Ezkerraldera okerturik segitzen du

Gernika koadroak,

eta Maná-ren azken cda baino ez da aditzen

leihoak zabalik dituen egun urdin honetan.

Mahai azpian daude, bestalde,

gure sandaliak,

oinetan ekarri hondar garauak eta

zure azal erantzia.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus