Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZ ERRAN EZETZ

 

Hiri desjabetuak habitatzen ditugu,

ez dago zer eginik; baina

loak ez ditzala zure babeslekuak betiko gorde:

borrokarako beharko ditugu.

 

Ez badut zure soa gehiago ikusten,

besteen begiradan bilatuko zaitut;

itzalen luzerak noizbait izanen du akabera.

 

Harresiotatik bota ditzakegu geure buruak

galerazo ez diezaguten agurra,

ken ez diezaguten ortzia.

 

Ilgorarekin batera joan zinen aspaldi;

ez gara herri bereko,

asago dago zure bestaldea.

 

Hor eta hemen

galerak min berbera duela jakin dugu.

Nik ez dakidan zerbait gordetzen dute

zure ezpainek.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus