Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GOGORATZEN ZAREA

 

Gogoratzen zarea: gau izarratuan

zure titiburuak dastatzeko tirria nuen.

Onik irtengo ginen jakin gabe

sartu ginen oroimen debekatuetan.

Geurea zen su-lerro hura eta parte hartu behar genuen.

Haizearen hotzikarak laztandu zuen gure destaina.

 

Honenbeste ate morroilotu bizkarrean,

honenbeste bihotz zulatu osatu ezinik,

ez da nahikoa gure bozkarioa beratzeko.

Aurrez aurreko elkarrizketa ziurtatu beharko genuke

ezponda kargatuegiak bular gainera erori aitzin.

Ni ez naiz galera guztiak jasotzen hasiko.

 

Ez izan beldurrik,

hemen ez gaitu inork atzemango.

Nor bere buruari mintzo gatzaizkio

ondokoak entzun ez gaitzan.

Zure betazpi bustiek ez dute gezurrik esaten,

zure aho lehortuak egia baino ez dio.

Ez gaitezen kezka,

orbelak estaliko ditu gure oinatzak,

noizbait amaituko da guda honen luzera.

 

Baina zaude,

ondu ditzagun esku hutson gabeziak.

Iraungi dira badiako argiak...

zure ezpainak behar ditut

musua musu truk eman diezazudan.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus