Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LARRU-ONTZAILEAK

 

Berun usain sarkorra duen lurretenean

larru-ontzaileak ikus daitezke larru eske.

Lur berdinketa eginen dutela agindu dute,

baina ez dezagun etsi,

hausterre egunak ez du behar oso urrun.

 

Etxe berriak eraiki behar omen dituzte

lehenbizikoz elkar ikusi genuen lur galetsietan.

Maratila behartuak daude gure bizkarrean.

Ezorduak agintzen duen garaiotan

zure arropak eta telefono-agendak eroan dituzte.

Nire ahurrek laztan urratua gordetzen dute joan zinenetik.

 

Gaiztagin elkartea osatzen dugu

hitzordu bat egin genuelako.

Ez da malkoak lehortzeko ordua iritsi.

Elkar maitatzera arriskatu beharra dugu

bermadura hutsean eror ez dadin.

Epaia erreboka dezala galdetu du abokatuak.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus