Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

CARREFOUR DES ÉVADÉS

 

Uhainak lokartu aitzin behar duzu hona.

Oroimina baino ez da hazten paretetan,

laburregiak dira nire hatzak

zure larrumintza akordura ekartzeko.

 

Jendeak dio partitu zarela;

gaulehenean ametsak berotzen ez bazaitu,

alboan nauzula ahantzi duzulako izanen da.

 

Beti eginen dugu ihes Askatasunaren Etorbidetik,

arrastoak zaldi-apatxen pean desagerraraziz.

Mugak mugaegi izango dira orduan ere

gure bakardadearentzat.

 

Joan egin zara

noizbait itzuliko zaren jakin gabe,

eta muga honek ez dit aurrerago joaten uzten.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus