Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AIDURU

 

Kiskalitako kale bazter honetan maita zintzakedan,

artean zedarritu ez zitezkeen debeku guztien kontra.

Zalantzarik gabeko behakoek

ematen duten sosegua bilatzen dut,

eta artega daude eskuok, besterik egiten ez balekite lez.

 

Beste koordenada batzuk eman genitzakeen,

bazkalosterako batzarrak antolatu.

Kezkagarri izaten jarraitzen du egoerak ordea,

edo beste era batera esanda:

ez da zentralismo demokratikorako une aproposena.

 

Ez du atertzen zure desterruan,

abenida guztiak zeharkatu ditut zure bila.

Biontzako gero eta leku gutxiago dagoen arren,

hementxe behar zintudan, nire alboan.

Horregatik nago zapata ahantziak jasotzera zu noiz etorriko.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus