Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

UDA BATEZ ERBESTEAN

 

Aurpegiak eguzki alde jarri ginen

amak zabaldu maindireak lez, eki gosez.

Arropa guztiez biluzi zinen,

eta zure azal beltzaraneko triangelu zuriak

Landetako duna argia iduriz

etzan zinen hareatza galgatan.

 

«Ez hator nirekin?» egin zenidan galde

betaurreko beltzak jantzi ahala.

Ezetz ihardetsi nizun buru-keinu batez,

zure ibileraren kadentzia hobeto begiratzearren.

Gesal zaporea utzi zidaten zure ezpainek,

eta pinudien artean urrundu zinen

lehen ekarri zintuen autobus berean.

 

Panoan jartzen zuen:

ezkerrera Baiona, eskuinera Erbestea.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus