Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DEKLINABIDEAZ

 

Ez gara iragan hobe baten oinordeko zuzenak izanen.

Iritsiko da lubakiak uzteko tenorea.

Gorpuzki gehiegi dago egun

haien patu txarraz galdezka ibiltzeko.

 

Deklinabide zaila da bakardadearena.

 

Zuen lurreten hori

mailegu garestiegia ez ote den pentsatzen nago,

ez ote den zauri irekiaren antzo

orbandu gabe geldituko.

 

Gaur, besteak beste,

etxe ondoko zumar eroriari buruz hitz egin nahi nizun,

txikitan gogoko zenuen hari buruz;

horregatik ari natzaizu muga-lerroz honainditik

behiala bazter utzitako kontu zaharrak gogora ekartzen.

 

Deklinabide zaila da iragan denborarena.

 

Zerrenda luzea den arren,

ez diogu galderak egiteari utziko.

Ostendu ezinezko afera da gaurkoa.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus