Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NEGUKO EGUZKIA

 

Ez zinen garaiz heldu asteburuan.

Dena ez zen iragarri bezala atera:

CRSen sirena-hots urdinak ikusi genituen gau itoan,

eta bakarrik heldu behar izan du egunsentiak.

 

Hemen ez diogu elkarri betarik ematen,

bizkar ematen diogu gure bila datorren behakoari.

Biziak dira benaz mugaertz honen txarrantxak

oroitzapenak urratu gabe ekartzeko.

 

Susmo txarra hartu genion irabazpide honi,

eta ahanzturaren aurkako borrokak

ez du gehiagorako eman.

 

Erdibide hauxe da gure oraina, gure maitagunea,

eta gure eskuak intentsitate baxuko bake ezara

emanegiak ez ote dauden galdezka nabil.

 

 

 

© Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus