Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NEMESIO LAKARTEK

ETXEAN BAKARRIK

        ( z, h )

 

Bakar eta hotz egiten du

herriko etxe handiegian,

semea hemen balitz -dio-

igual konponduko genuen.

Sukalde epelean bakarrik

diraute bizitza arrastoek

eta Capone txakur jabebakoa.

Leihotik harantz ibiltari bat

elurretan, han urrutian.

 

Plater soila, godalet soila,

soilarendako afaria

telebistaren hotsa lagun.

Porru patatak, haragia

platera jaso, godaleta,

hondarrak, txakurrarendako,

kafea gertatu txikoriarekin.

Leihotik harantz ia gautu egin du

elurretan, hor urrutian.

 

Semea hemen balitz, akaso.

Azukre ontzia, kutxarilla,

kafe hotza berriz berotu,

erratza pasatu zoruan,

hitz solte batzuk txakurrari,

sua astindu, keinu faunak

epeltasun arrastoei eusteko.

Eta elurretako ibiltaria

ia hemen, hemen atarian.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus