ANJELINES BERASATEGIREN ETXEKO PLANTXAK
ANJELINES BERASATEGIRI
AMODIO KONTUAK DIRELA-ETA
( b )
Maite dut alkandora.
Itotzen, lurrin, laztantzen dut
horren ero da harekiko grina.
Lausengu diot, losintxa,
larrua ferekatuz txikituko nuke.
Negar egiten dut,
zimur ezik soinean paratu
karrikara doalarik,
ponpox.
Eta ni, distiratsu, eder,
etxean maitasuna hausnartzen,
amore berri bat topatuko duenetz.
Maite dut alkandora,
alkandora zuri. © Juanjo Olasagarre