ANA YOLDIK
JOSEMA IRUTAGOIENI
IRUTAGOIENEK ANDREARENGANDIK
BANATU DELA ESANDAKOAN
( c, d )
Dena akabatzen da
benetako gauzak akabatu bezala:
txilio ito bat, urrats batzuk urruntzen,
harriduraren zaplazteko izotza,
gorputz baten amildura braustekoa
eta kito.
Ondoren
ofizioaren ikaste nekeza heldu da,
orduen makineria oztina asmatu,
bizitza atzera ere zainetan ziztatu,
arratsa gorputz monstruosoz garbitu
eta desioz.
Bai, apartetik dagi zaunka bihotzak! © Juanjo Olasagarre