ERRATZAK
ANJELINES BERASATEGIRI
AITORTZA
( b )
Hauts errekak zeharkatzen ditut,
edertasun itzelen etorbide finak,
zur zoru arreak bidaiatzen.
Ez dut inor maite, plantxa
edo kuleroak bezala, ez.
Ez dut biziorik nik hozkailua legez.
(gustura-gustura garbituko nuke)
Apala, xumea, umila naiz
baina ez bedi inor engaina
jaiotza ugaritan izana naiz emagina.
Behin soilik maite izan nuen,
soilik behin,
maitasunaz mintzatu nintzaion
baina joan...
Beste lurralde batzuetan
esploradore da:
ni edertasunaren zaindari naiz orain,
hura Winston pakete gorri-gorri bat zen. © Juanjo Olasagarre