Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NDUBILEK

BERE HERRIALDEA SUNTSITU DUEN

GUDARI BURUZ

        ( k )

 

Zergatiez jakintsuak arduratzen dira,

baina, oraindik, ez dute zergatirik argitu;

estrategiez, ordea, etekinen fruituez,

jeneral, politiko, zergati egileak,

zergatiak tiroka zergatien kontra;

soldaduak gudara joaten dira zergati

bakarra sakelan: hil ez ditzaten hil.

 

Gero iluna dator. Eta hor bazterretan

etxe bortxatuak, emakume txintxorrak,

gorpu beltzak, haur hilak, zergatiak...

                                                      bizirik!

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus