TXEMA KORTESEK
BERE ARTEAN
( m )
Maitasuna ez da bi lagunen arteko kontua
baizik eta ideia eta banakoaren artekoa.
Urruti egiten da banakoarendako
ideien mundu lainozkoa,
banakoa errazago konpontzen da banakoarekin.
Ideia ideiarekin errazago konpontzen den bezala.
Konkretuaren katramilan
gauzatzen den maitasun batzeak
(dugun bakarra bestalde)
maila bereko izakiak behar ditu.
Ideia eta banakoaren arteko ezinezko larrualdia.
Hori da maitasuna:
onanismoaren gaztigua. © Juanjo Olasagarre