JOXEMIEL ERREPARATZEK
( h )
Beherapenak jendetan gora direla-eta
arrakasta izugarria izan dute
udatzeneko azken modeloek negu honetan.
Eta zioten euria ari zuela gogotik
Euskal Herriko kostaldean,
ostarteak gainontzean.
Horretan -gogoratuko zarete-
fira-firizko arropez iraganen dugu
errebelde zahar, iraultzaile, borroka
eta karrerista guztiek.
Denboraren barne sailak -nola ez-
izen berriez loditu du
lehendik gainezka egin dosierra.
Urteak edadetan gora.
Halaxe -gogoratuko zarete-
idazten da historia.
Begiratu, beraz,
geratzen zaizuena balkoitik:
nola doazen urteak,
nola zareten edan txarrekoago
bihurtzenago. © Juanjo Olasagarre