NIKASIA URRUTIK
( e )
Arrats gorri.
Euria egin du eguerdian,
basoa ilun zegoen,
karrika, hutsik
etxea, bare.
Negar egin dut gogotik,
aspaldi ez bezala,
oinaztura ikusi dut zeruan,
bakarrik nago,
urruti dago nire gaztaroa.
Atertu du.
Gaur ere
nire nobioa ez da etorriko. © Juanjo Olasagarre