Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXEMIEL ERREPARATZ

JOSEMA IRUTAGOIENI

BERE BAITAKO ABERRIAZ MINTZO

        ( h, d )

 

Gure aitonak ez zuen denbora neurtu beharrik

baina, hala ere, erlojuak erosten zituen etengabe;

zenbat eta modernoagoa erlojua

orduan eta maiteago gure aitonak.

 

Festina fantastic bat izan zuen 1940an,

Omega kuartzo urreztatu bat 52an,

Casio japoniar bat, Swatch bat

Duvonet bat eskumuturrean hil zen 89an.

 

Zenbat eta tito gehiago erlojuak

denbora hobe atzipetuko uste gure aitonak.

 

Ni, jada, ez naiz bizi urte sasoien ariora

baina, hala ere, lanabes bilduma egiten dut.

 

1940ko goldea daukat ezkaratzean,

30etako haritzezko kutxa armairu gisa,

XIX. mendeko eskuarea zintzilik egongelan,

XVIII. mendeko sardea apaingarri bainugelan.

 

Zenbat eta antzinakoagoak lanabesak

orduan eta maiteago nik.

 

Oi gure aberri pipitua, aberri arraildua!

Oi gure osin arteko aberri galdua!

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus