DEBRA WOOLFEK
THOMAS WOOLF ANAIARI
JOXERRA AGIRRERENDAKO
EMAN GUTUNA
( a )
Jaiki hadi. Bazetorrek egunsentia
dei lizun gisa bizidunak epaitzera.
Gela, larukara ari duk klaratzen. Bizia
begiz jotakoaren malura bizkarrean;
eta min egiten ziok oroimenak.
Sarri lorez eta ekiz ureztatuko ditiztek espaloiak,
argi laukiek dirdirka bentzutuko ditiztek itzalak,
jendea jaioberria bailitzen hedatuko duk
karriketan eta bizitza debalde plazetan;
eta hi gaixo penetan.
Bizitzea tema duk. Maileguzkoa baldin bada ere,
alegrantzia daukak zain, eta heriotza, seguru,
gero ezereza edo, beharbada, paradisua, menda
eta marrubizko errenkarnazioren batean. Jaiki hadi
bizia denetz mira hadi.
Hor zoazak autobusak burrun eta burrun, argizko mundu,
zergatirik gabeko bizi puskez zamaturik bizitzarantz;
hor amets azulak, egunkari saltzaileak, xoxoak hegan;
hor kristalezko ahotsen deia: haika mutil jaiki hadi,
bizia delakoz mirari hadi. © Juanjo Olasagarre