ANA YOLDIK
LWAZI NDUBILERI,
NDUBILEK ZORIONTASUNA EMAKUMEEN
ASMAKIZUNA DELA EGOTZI BAITZION
( c, k )
Zoriontasuna
emakumeen asmakizuna da.
Aita, senar, seme-alabei
eskaintzen die bizitza
haien alde egite halabeharrekoa
ebitatu nahi duelakoz
edo ezin ebitatu duela badakielakoz.
Besteren ametsetan bizi da
bizitza bizimodua egitea dela
jakin gabe
edo jakin, ongi asko dakielakoz.
Emakume bat jaiotzean
ilusio bat sortzen da,
hiltzean, frustrazio bat hiltzen. © Juanjo Olasagarre