Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Asto-lasterrak

 

        Hamalau «Asto lasterrak» beste hamalau edo gehiagorekin sartzeko parada eskaini zioten Gabriel Arestiri, kritikak eginez, zentsurak alto egin zion arte: geuk nahiago genuen Arestik Etxeparez, Lizardiz, Txirritaz... jardutea, orduan. Berak, ordea, urgentziazko artikulismo berria, hots, beste genero bat landuz honetan ere berritzaile gertatu nahi izan zuen [513].

        1973ko otsailean, Deccameron Txikia prestatzen ari da, Josu Torrek dioenez [514], baina ez dugu argitaratuta ikusiko.

        Apirilean, Portugaleten mahai-inguru bat burutuko dute euskal nobelagile (erdaldun) batzuek: Ramiro Pinilla, Juan Mari Aresti, Julio García Llopis nobelagileak (galdegileak Ángel María Ortiz Alfau, Gregorio San Juan eta José Manuel Alonso). «Gabriel Aresti egon zen —informatzen zuen Armendaritzek— eta haientzat escritor vasco zer zen galdetu zien mahaikoei, ez baitzen ulertzen, erdaraz besterik idazten ez duten pertsona batzuk zergatik "euskal idazletzat" hartu behar ziren. (...) Eztabaidak oso bortitzak izan omen ziren honetaz, G. Arestik arrazoiak erabat ontzat hartu ez zizkielako». Barojaren euskalduntasuna, adibidez [515].

 

        [513] Conf. in ANAITASUNA (1972), V.16; VI. 15; eta VII.30.

        [514] TORRE, J.: «Liburuak» in id. (1973), II.15eko 9.ean.

        Bost urte geroago argitaratua: ik. BOCCACCIO, Giovanni: Dekamerone tipi bat, 15 ipuinen itzulpena eta Arestiren aurkezpen-poema bat. Donostia, 1979.

        [515] ARMENDARITZ: «Escritores vascos» in ANAITASUNA (1973), VI.15eko 2an.

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus