Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Deustuko unibertsitatean

 

        Urte zaharrari agur egiterakoan, Gabriel Arestik «Baina ez apirilik» poema publikatzen du Anaitasuna-n [448]. Poesia honetan gorago aipatu dugun epaitegiko arazoa agertzen da. Era berean, 1971-1972 ikasturterako matrikulatu zen Deustuko Unibertsitatean, Linguistika edo Filologia ikasteko asmoz, gauez. Asmoa, baina, ez zen aurrera atera, utzi egin baitzituen ikasketok, neurri handi batean alabei dirurik eta atentziorik ez murriztearren. Bereak, Arestitarren «zaga» hori —Jon Juaristik obserbatzen digun moduan—, behin eta berriz agertzen dira Arestiren poesian:

 

«Si está lejos de tus hijas,

Aresti,

tu corazón está triste;

son el poema más bello,

Aresti,

que tú jamás escribiste».

 

        [448] ARESTI, G.: «Baina ez apirilik» in ANAITASUNA (1971), XII.30eko 9. orrialdean. (Ik. baja ematearen arrazoi «literarioak», in «Baina ez apirilik», Harrizko Herri Haun).

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus