Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lizardi saria. 1966

 

        «Gabriel Aresti 1965 urteko "Lizardi" poesia sariaren irabazle. Euskal Harria lanarekin irabazi zuen Gabriel Arestik "Lizardi" saria. Iru boto izan zituen. Luis Maria Mujikak boto bat Nire errotatik lanagatik eta Antonio Bilbao Monasteriok beste bat Bi ta bi lau ta bi: zortzigatik. Juradua: M. Lekuona, P. Lafitte, J. San Martin, N. Etxaniz eta M. Lasa» [252]. Horrelaxe informatzen zuen, ofizialki, Euskera-k, 1968an, saria eman eta hiru urte geroago.

        Zeruko Argia-k esaten zuenez, «lan onek "Jardin Txikerra" zekarren izenburuan» [253].

        Notiziaren berri izaten dutenean, txistulariak poztu egiten dira: «Aresti, reputado poeta en lengua vasca, ha recibido el premio Lizardi, de poesía, máximo galardón en esta faceta. Biotz biotzez zorionak eta jarraituko dogu? (...)» [254].

        Liburuaren publikazioa urtebete geroago eginen da, «1967-gn udako lehen egunean» [255].

 

        [252] Conf. EUSKERA (1968), XIII.290.ean.

        [253] Conf. «Euskaltzaindiaren Otsailleko Billera» in ZERUKO ARGIA (1966), III.6.ko lgo. orrialdean. Itxura denez, Lizardi sari hau 1965ekoa izan arren, ez zen erabaki 1966 urtera arte. Hona hemen, bestalde, sariketa honetara presentatu ziren lanen izenburuak: Jira ta bira. Saiets-ezurretan. Euskal Harria. Ama bat ametslari. Gaxorik nago erbestian. Nere lagun Mariatxori. Gora Euskal Erri maite. Buruxkak. Nire errotatik. Bi ta bi lau ta bi... zortzi. Conf. «Lizardi sarira bidalitako izenburuak» in ZERUKO ARGIA (1966), I.23ko 1go. orrialdean.

        [254] «Naste borraste» in TXISTULARI (1966), 45.a, 32.ean.

        [255] Euskal Harria. Kriselu, Bilbo, 1967. (173.ean).

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus