Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Euskal Idazleen Elkartea

 

        1972ko maiatzaren 20an, Bergaran elkartzen dira Lizundia, Torre, Aresti, San Martin, Haranburu-Altuna, Saizarbitoria, Bilbao, Berriatua, Zelaieta, Osa eta Aranberri, «(...) euskal idazleen elkartea berbizteko asmoz». Amatiñok informatzen zuenez, «beste zenbaiti ere deia bidali zitzaion, baina ez zen etorri edota etor ezina adierazi zuen» [481]. Batzar honen ondorio bezala, uztailaren aurren egunetan beste bat egiten da, Mallabiako Hanbre tabernan, Josu Torre moderatzaile zela, baina Gabriel Aresti eta Juan San Martinen arteko enfrentamenduagatik han gelditu zen dena bertan behera utzita bezala. Arestik ez zituen lar maite Amatiñok Zeruko Argia-n ematen zituen albisteen muina eta modua. Informazio-lan honen atzean, berriz, Juan San Martinen eskua zekusan, eta bion gibelean ELA-Berrikoak.

        San Martinen argitasunak zenbait urte geroago: «1969tik sortu nahi zen EIE, nekez eta abar nolabait mugitzen zen, 1972an, Lur Editorialaren inguruan biltzen zirenak (...) elkarte ezkertiar edo sozialista bihurtu nahi zuten. Ni, horren kontra jarri nintzen» [482].

 

        [481] AMATIÑO: «Euskal Idazleen Elkartea» in ZERUKO ARGIA (1972), VI.4.4.

        [482] Ik. Bilbok bere seme prestuari (Gabriel Arestiri Omenaldia). 1986ko Ihardunaldiak, Bilbo, 1999, 238.ean.

        Goiko Hanbre deitura honetantxe gertarazten ditu nobela bateko joan-etorriak Saizarbitoriak: ik. SAIZARBITORIA, Ramon: Bihotz bi. Gerrako kronikak. Donostia, 1996.

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus