Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gaixorik

 

        Apirilean, Amatiñok «Lepoan hartu eta segi aurrera» kantuari alabantzak egin ondoren [477], Arestik uztailean «Erori jakika» Anaitasuna-n ematen duenean, «Meli Basurtuko / iko melatua baino» beste samariarrik ez duela kausitu, mundu honetan, dio [478]. Abuztuan «Euskaldunaren hazia» poeman ere bere barruko sufrimenduen berri ematen du, berriz [479].

        1973ko otsailaren 17an Mitxelenak bidaltzen dion kartan «lo de la salud de V. me ha preocupado seriamente y espero, como suele ocurrir, no sea más que una falsa alarma». Gerotxoago, abuztuan, «lo que me alarmó (...) es su insistencia sobre su mal estado de salud», irakurtzen da. Izan ere, maiatzean, tokitik kanpo antzera, ziotson Mitxelenari: «Zeren, Mitxelena jaun, adiskide eta hainbeste gauzatan maisutzat aitortu dudanari (ba daki berak gezurrik ez diodala), beraren lan egiteko kapazitatea gutitzen baldin bazaio (inor ez dago libre, eta are ni gutiago) zer etorkizunek igudikitzen dio, beraren familiaren ahaleginek erremedioren bat bilatzen ez badiote (kapazitate bati beste batek bilatutako ordaina), ezpada Charente-sur-Saonako etse baten miserabletasunak?» [480].

        1973ko abuztuan, Ean, Bizkaiko itsasertzean, etxe bat hartzen dio Antolin Apraiz jaunari, 440.000 pezetan, 35.000 pezetako sarrerarekin, gainetikoak Bizkaiko Aurrezki Kutxaren bidez ordaintzeko.

 

        [477] AMATIÑO: «Lepoan hartu eta segi aurrera» in ZERUKO ARGIA (1972), IV.9.4.

        [478] ARESTI, G.: «Eror-jaikika» in ANAITASUNA (1972), VII.30eko 13.ean.

        [479] Conf. ARESTI: «Euskaldunaren hazia» in ANAITASUNA (1972), VIII.15eko 12an.

        [480] ARESTI, G.: «Peru Abarkaren alienazioa» in id. (1973), V.15.10.

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus