Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ipuin mingots bat geroaren seinale

 

        Poesigintza —bertsogintza kasik— utzi eta ipuinen bidetik abiatzen da oraingoan: «Umezurtz aberats Gabonetan jokatu nahi (Gabonetako ipuin tristea)» publikatzen du Egan-en [34]. Gure ustez, ipuin honetan adierazten du Arestik, lehenengoz, geroago poesietan izanen duen tematikaren joera, «mailuarena eta biolarena» alegia. Begira sarrera-hitzak: «Nik lan egiten dudan fabrikan, ugazaba, inor badago munduan, bera da gizon zikoitza eta zekena, abariziara eman eta eroria, juduen seme-alabak bezala (...)» [35]. Ugazaba hau, gorago aipatu dugun Gabriel Camiña Uribe zuen, bat behintzat, zeinak estimazio handia baitzion, eta dion, Gabriel Arestiri.

 

        [34] EGAN (1957), 5-6.296-300etan.

        [35] Idazleokin sarri gertatu bide den moduan, Gabriel Arestik ere hartzen zizkion lan orduak enpresari, Peilleni idatzitako karta batean diotson legez: «Aquí me tienes en la oficina produciendo por una España Grande (...) tengo que estar trabajando hasta las siete (...) Cinco y diez. (...) Ya sólo me queda hora y cinco minutos (...) Son las seis menos cinco (...) Ya son las seis y cuarto. He ido a cagar (...) Ya son las siete menos diez (...)».  (Ik. in ARESTI, G.: Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. Susa, Donostia, 1986.133-137.etan).

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus