Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Haritz haziaren ernetzea

 

        Jokin Zaitegi 1950ean hasi zen Euzko Gogoa aldizkaria argitaratzen, Guatemalan.

        Errebista horretantxe ernetzen da Gabriel Arestiren idazle bidaia. 1954ko udagoienean gertatu zen aipatu dugun Euzko Gogoa horretan [17]. Arestik hogeita bat urte, hor-hor, izanen ditu, eta soldaduska amaitzen egonen zen. Lanok, bestalde, hainbat lehenago eginak izanen ziren, seguruenetik, korreoen luzamenduei begiratzen badiegu. Argitara ematen duen lehen poesiak, «Dance dans la prière» titulua darama eta sarrera hitz hauek jarri zizkion: «(From "Suite de dances souletines et mixaines") / Mother, sister and Spirit of the Garden / (Ash-Wednesday, T. S. Eliot)».

        Poesia honekin batera, orrialde berean, beronen eskuin aldean, eta biok neurri libre batez, «Godalet Dantza» argitara eman zuen. Kristoren jaiotza eta heriotza aipatzen ditu.

        Jarraian, azalpen bat erantsi zion, poesia bera baino luzeagoa, eta agian kriptogramatikoagoa. Perpaus honekin bukatzen du: «Iarraik gaitezin bandera gabe, Euskalerria eta ez... Hobeki zerbitzatuko baitukegu bildotsa martirigoaz, reboluzionoaz baño». Firma bera ere orduko era klasikoz: Aresti'tar Gabirel. H-ak ere erabiltzen ditu; ll eta ñ-ren ordez, il-ak eta in-ak. Aditza, berriz, klasikoena edo.

        Hurrengo erditzea pare bat hilabete geroago izanen da. «Irisarriren Olerkiak» izena darama. Bost soneto dira, lege klasikoen erregelapean: «I. Iauna, iguzu bakea. II. Memento, homo. III. Zer naiz ni. IV. Pipazalea» Bosgarren sonetoa, William Shakespeareren CIV sonetoa da.

        Euzko Gogoa honetan, eta paia bat aurrerago, Charles Baudelaire sinbolisten aitaren, eta Paul Verlaine sinbolistetan ospetsuenaren poesia bi itzultzen ditu: «Gauontzak (Les Hiboux)» eta «Udazken Kantua (Chant d'Automne)».

        Euzko Gogoa-n argitaratutako lehen poema hauez komentario baikorra egiten dio Andima Ibiñagabeitiak Alfontso Irigoieni: «Aresti poeta gaztearen poemak atsegin bitsetan irakurri ditut. Badu ezpal eta gogo-giro gazte azkar orrek. Itz-lauzkoa ere siratsgarri izan zait. Euskerari orren sutsu ekiten baldin badio, uzta bikainik bilduko du Aresti gazteak. Aurtengo irugarren eta laugarren zenbakiak irarrita dauzkagu eta egunotan aizeratuko ditugu. Beraz, olerkari eta idazle berriarenak urrengo banakoetan argitara emango ditut; lenbizikoan "Dance dans la Prière" ta "Godalet dantza", ondokoan "Prelude à la Musique de la Dance" [18].

        Orduantxe Blas de Otero Pido la Paz y la Palabra prestatzen ari da, eta 1955ean igorriko du Bilbora, oihuka. Bladi Oterok, eta partikularki liburu honek, berebiziko eragina izan zuten Gabriel Arestirengan.

        Oteroganako miresmena, eta eragina, gaztetarikoa eta ukaezina da: «Es de maravillar la forma en que Otero va destilando su veneno por encima de las censuras eclesiásticas y políticas. Hay un soneto de 13 versos y el siguiente de 15. (El verso que lo borraron en el primero lo colocó al segundo y no decía nada malo). Una de las veces dice:

        »y menos da una piedra

        »y menos da yos y está en los cielos.

        »Un poco al estilo torero, pero se le comprende. Su primera poesía la publicó en Egan, cuando era bilingüe. Lo fue publicando en las languidecientes revistas poéticas castellanas, y con todos ellos hizo un libro que llamó Ángel fieramente humano; después fue publicando otra serie de poesías que refundió después en Redoble de conciencia; hizo un tercer libro, siempre con las poesías publicadas en las revistas, cuyo título no recuerdo. Ahora ha refundido los dos primeros en Ancia... que no se qué porras significa, pero que a lo mejor es Hacia tal como lo pronuncian en Castilla, pues Otero es capaz de eso y de mucho más (una de las partes de Ancia se llama Parábolas y dezires). Tiene anunciado En castellano, que está ya medio publicado, y la refundición de este en el tercero anterior cuyo nombre no recuerdo en uno nuevo que llamará Con la inmensa mayoría. Según me decía mi hermano —Juan Mariz ari da— que es amigo de Otero, piensa refundir finalmente Ancia con Con la inmensa mayoría, para ofrecer una final obra cuyo nombre aún no ha elegido, pero que será tan antipoético que sonará como una blasfemia, y dice que su obra poética será ya sólo la palabra esa» [19].

        Hurrengo hilean-edo, Arestik Espainiako sinbolista-modernistetarik behinenari ezarriko dizkio bere bi begi urduriak, Juan Ramón Jiménezi, alegia. Honen Soneto Spiritualetarik, «Ezer ez» izenarekin itzuliko du bat [20]. Oraingoan, bere sinaerak modelo berri bat ezagutzen du: Aresti S. Gabriel.

        Euzko Gogoa beronen hurrengo paian, bere kreaziozko «Maite Gurpilak» publikatu zioten. Aurre-hitz hau eman zuen poesiaren buruan: «(Garcin: Eh bien, continuons. Huis-Clos. J. P. Sartre)». Hiru soneto dira: I. Itxasoa. II. Zerua. III. Legorra.

 

        [17] EUZKO GOGOA (1954), IX-X, 133.a. 1954-1959 urteen bitartean, Zaitegiren Euzko Gogoa-ra Arestik igorritako bi poema argitaratu barik gelditu zirenak, orain Zaitegiren artxibategian aurkitu eta Susak argitaratuak, hala-nola «Egin ezpahitu nire nahia», 14 tetrastrofo monorrimoa, hasieran M. Maeterlinck eta bukaeran Joanesen ebanjelioa aitatuz, «Totorika´tar Andoniri» opetsia, EGAN (1986), 3-4an argitaratua, «Bitima bat arratsaldean» (1959koa), «Zezenak egun sentian», biok «Ezkongaietan» soinuarekin, eta «Bizkaitarra 2» («Zelan bizi garean» tituluarekin EGANen argitaratua).

        [18] «Irisarriren Olerkiak» ik. in EUZKO GOGOA (1954), XI.XII, sine p. Ibiñagabeitiarena, IBIÑAGABEITIA, A.: Erbestetik barne-minez gutunak (1935-1967) (Urkizuren edizioa), Zarautz, 2000, 174an, Guatemalatik 1954.XI.16an A. Ibiñagabeitiak A. Irigoieni egindako gutuna.

        [19] Ángel fieramente humano eta Redoble de conciencia tituluen laburpena da Ancia, hots, lehenaren lehen silaba eta bigarrenaren azkena. (Peilleni, 1959.II.3ko gutunean). «Parece que mi Pido la Paz y la Palabra le impresionó», diost Bladi Oterok kartaz, 1975.X.29an.

 

 

 

© Angel Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus