Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Jesus Galindez

1956ko martxoa / Karibe itsasoa

 

Naziek erraustu zituztenek, oi miraria!, airean hilobi bana ukan baldin bazuten —Paul Celan poetak zioen moduan— itsaso zabala airea bezain hilobi infinitu bilakaraztea izan da Latinoamerikako diktaduren idorokuntzarik miragarrienetakoa. Mirari hori gauzatzearen aldetik Dominikar Errepublikako diktadore Rafael Leonidas Trujilloren lekaioek eta morroiek trebe jarduten zuten. Hain trebe non gero etortzekoak ziren Videla edo Pinochet guztiek, haren antzeak ikasi baitzituzten.

        Egia esan, horretan Rafael Leonidas Trujillok bazuen bere abantaila; besteak baino lehenago bihurtu zen diktadore; kasik hegazkinak asmatu eta berehala. Meritu handiegirik ez, hala bada, Trujillok. Hegazkina asmatu aurretik ez zegokeen itsasoa horren hilobi zabal bilakarazterik. Eta hilobien itsasoarena Trujillok berak asmatu izan ez balu ere geroagoko besteren batek asmatuko zukeen, duda barik, gorpuak desagerrarazteko teknika hura.

        Bada, gizon hura ere Karibe itsasora jaurti zuten.

        Hegazkinetik.

        Bahitu eta torturatu ondoren.

        Uretara jaurti aurretik sabela zabaldu zioten, ia ziur.

        Sabela zabaldu, hain zuzen ere haren gorpua hondora joan zedin eta marrazoek jan zezaten. Jakina baita itsasora jaurtitzen diren gorpuak lehengoetan urpera joaten direla, bai, baina denbora tarte jakin baten buruan ur-azalera itzultzen direna. Gizon haren gorpua ez zen inoiz berriro azaleratuko. Sabela zabaldurik, ezin huts egin marrazoek.

        Halaxe egin ohi zuten Rafael Leonidas Trujilloren lekaioek eurek torturatu eta eraildakoekin, eta halaxe egingo zuten haren kasuan ere. Hori bai, gizon hari oinazerik latzenak ematen hasi aurretik Rafael Leonidas Trujillok berak ostikada zaparrada jo ei zion. Ez dakigu drogen mende zeukaten gizonak ostikadak nork jotzen zizkion igarri ote zuen. Rafael Leonidas Trujillo odolzaleak ostikada haiek jotzea plazera izan zuenik, dudarik ez, ostera.

        Gizona hegazkinez ekarri zioten.

        New Yorketik.

        Ez zen marka makala.

        FBIrentzat lan egiten zuen gizona —NY-5075 kodearen atzean babesturiko agentea— Dominikar Errepublikara ekarri ahal izan zuten. Estatu Batuetako hiri nagusi hartan bahiturik, gainera. Eta gizona bere apartamenduan zelarik. Horretan, egia esan, bahitzaileek hiriko poliziaren laguntza izan zuten.

        Agente bi etxera agertu zitzaizkion gizonari. Eta gizonak atea zabaldu zien. Orduan agenteek eurekin joan behar zuela jakinarazi zioten.

        Dominikar Errepublikako erbesteratuak New York hirian egitekotan ziren manifestazioari udal-agintariek eragozpenak ipini zizkiotela-eta, polizien bisitaldia eragozpen horiei buruz hitz egiteko zelakoan, gizonak lasai hartu ei zuen agindua. Gizona ez zen dominikarra, baina tira, halako saltsatan ibiltzen zen; aurreko 1954 eta 1955 urteetan Iberoamerikako Idazle eta Poeten Zirkuluaren presidentea izana zen. Hala bada, gizonak susmo txarrik hartu ez eta, poliziei kaleraino lagundu zien. Behin kalean, polizien autoan sartu zen. Lasai. Gizonari mundua hantxe amaitu zitzaion, ostera. Autoan bertan dominikar mediku batek injekzio loeragilea sartu zion. Loak behingoan hartu bide zuen.

        New Yorkeko poliziak erostea zaila ote zen, ez ote zen izan, FBIren NY-5075 agentea poliziaren autoan sartzeko eta horrelaxe bahitzeko behar izan zuten agindu hura eskuratzea ez zegoen edonoren esku. CIAk lagundu egin zuen, bestela CIArentzat berarentzat ere lan egiten zuen gizonaren bahikuntzan.

        Jesus Galindez bizirik eta libre azkenekoz ikusi zutenean, 1956ko martxoak 12 egun zituen.

        New Yorken autoan sartu zutelarik —Frank izeneko CIAko agentea eta beste hiru gizon zeuden haren barruan zain—, hegazkinera eroan zuten. Hegazkinean zain zeukaten Murphy izeneko pilotua, lanerako prest, pilotuaren ondoko jesarlekuan ekinkide De la Maza izenekoa zuelarik. Bahitua Santo Domingoko Montecristiraino eroan zuten. Estatu Batuen radar eta kontrol sistema denak gaindituz. Hegazkinean bertan CIAko agente Frank hori zihoan, Konpainiak bahikuntzan esku hartze zuzena ukan zuela frogatzen duten izenetako bat aipatzearren.

        Bahikuntza ausart haren azken zioa, bahituak idatziriko doktoretza-tesia izan omen zen. Argigarria da tesiaren titulua; La era de Trujillo —Trujilloren aroa—. Bere buruari "ongile" eta "aberri berriaren aita" legezko goitizenak ezarri zizkion gizonak bere agintaldiari buruzkoan "aro" hitza erabiltzea merezi zuen. Tesia, haatik, "aro" haren goraipamena eta laudorio barik kritika eta gaitzespena zen.

        Diktadorea tesia erosten saiatu zen. Alferrik. Jesus Galindezek Columbiako Unibertsitatean aurkeztu zuen.

        1956ko otsailaren 27an Columbiako Unibertsitateak tesia, filosofian doktoretza eman behar zion tesia, onartu egin zuela jakinarazi zion Jesus Galindez tesigileari. Orduan alea jacta est esan bide zuen Trujillo odolzaleak. Tesia idatzi zuen gizon argiaren garun pribilegiatuak marrazoen jaki bihurrarazi behar zituen.

        Tesia zer dela eta idatzi zuen Jesus Galindezek, susmoa baino ez dago. Tesiaren aitzakiaz Latinoamerikako erbesteratuekin biltzeko eta hitz egiteko aukera bazuen eta, agente sekretua zen aldetik, bereak zituen zereginen estaldura polita zenik ezin ukatu. Eta koartada ere izan zitekeen. Ezkertiar eta aurrerazale aire bat ematen zion, eta horrek erbesteratuen zirkuluetan sartzeko bidea erraztu. Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ordezkari jarduteak zabaltzen zizkion ateak ahaztu barik.

        Ameriketako Estatu Batuetara, New Yorkera hain zuzen, 1946ko otsailean iritsia, Antonio de Iralak Jesus Galindez Jaurlaritzaren "ordezkari laguntzaile" izendatu zuen. Bizi ere, Euzkadi'ko Jaurlaritzaren bulegoak zeudeneko eraikin berean bizi zen; Bosgarren Abenidako 30 zenbakiko 15F apartamenduan. Bada, Jesus Galindez, New Yorkera iritsi zenez geroztik, Jose Antonio Agirre lehendakariaren eskuin besoa izan zela esan daiteke. Jesus Galindezek idatzi eta Jose Antonio Agirre lehendakariak sinatu, behin baino gehiagotan egingo zuten horrela. Eta horrela, Euzkadi'ko Jaurlaritzaren New Yorkeko egoitza, talaia bilakatu zitzaion Jesus Galindezen larrupean bizi zen Rojas sinatzen zuen NY-5075i.

        Talaia horretatik txosten bikainak —halaxe irizten zioten bere nagusiek gizonaren txostenei— idazteko era eta modua bazuen. Horrez gainera, euskotar zintzo batzuk Ameriketako Estatu Batuen inteligentzia zerbitzuetan sareetan sartzeko baliatu ei zuen talaia hori. Denetarako gai zen Jesus Galindez, bai. Tesiak Unibertsitatean irakasle legez zuen estatusa igoarazteko balioko zion.

        Estatusean gora egitea ote zen, ostera, Jesus Galindezen helburua tesia aurkeztean? Zeren eta kontu bat baitzen latinoamerikarren eta bereziki dominikar erbesteratuen zirkuluetan sartu ahal izateko estakuru, aitzakia edo koartada moduan ustezko tesi baten idazketa erabiltzea eta beste kontu bat, oso bestelakoa, tesia benetan idaztea eta Unibertsitatean aurkeztea. Eta idatzi beharra zuela emanda ere, Rojas agentearen azala zen Jesus Galindezi hain ezinbesteko ote zitzaion hura zarata eginez aurkeztea? Ezetz dirudi. Eta ez dirudi Jesus Galindez politikariari hura argitaratzea ezinbesteko zitzaionik. Agian irakasleari bai, egoki zitzaion, estatus akademikoan gora egin ahal izateko. Baina beste tesi asko bezala hura ere, behin aurkezturik eta tesigileak doktoretza eskuraturik, tiraderaren batean galdurik gera zitekeen. Jesus Galindezek —gizonak?— argitaratzeko asmoa zeukan, ostera. Eta hortxe galdu zen.

        Hala bada, Jesus Galindezek Dominikar Errepublikarekin luzaz ukan izan zituen harremanetan bilatu beharko litzateke gizonaren erabakiaren gakoa. Ausaz. Hori baina, lan honen helburuetatik oso urrun dago. Komeni da, ordea, erabakiari buruzko hipotesi gisa azaldu izan diren arrazoietako batzuk behintzat hemen azaltzea.

        Lehenengo arrazoia espainiar diktadore Francisco Francori Jesus Galindezek zioen gorrotoaren haritik dator. Gorroto horri taxu politikoa ematearren hautatu ei zuen tesiaren gaia Rafael Leonidas Trujilloren "Aroa". Azken finean, tesian Dominikar Errepublika zioen lekuetan irakurleek "Espainia" jarriz gero berdin-edo balio zezaketen han esaten zirenek.

        Eta hara non, 1954ko ekainaren 2an Francisco Franco eta Rafael Leonidas Trujillo Vigon bildu ziren. Espainiako Diktaduraren aldeko prentsak, orduko prentsa bakarrak, «Generalisimo biren besarkada» eta antzeko titularrak erabili izan zituen, faxistatzar bien elkartzearen garrantzia azpimarratuz. Horrek tesia idaztera eta aurkeztera akuilatu, beste eraginik ezin ukan zezakeen Jesus Galindezengan.

        Gaitz da esaten diktadura biei zien herra tesia argitaratzeko nahikoa motibo sendoa zitekeen, ala zer. Hala bada, bigarren motibo bat izan zitekeena da Rafael Leonidas Trujillo ez ezik erregimena bera ere bene-benetan higuingarri zitzaiola. Horrez gainera, zerbait gertatu bide zitzaion Jesus Galindezi Dominikar Errepublikan bizi izan zen denboraldian, Rafael Leonidas Trujillori betierako mendeku mina gorde ziezaion.

        Arrazoi bi horiei hirugarren bat erantsi zitzaien, 1955eko abenduaren 14an. Egun horretan Francoren diktaduraren mendeko Espainia Nazio Batuen Erakundean onartu zuten. Ameriketako Estatu Batuei esker, hain zuzen.

        Aro baten amaiera zen Galindezentzat.

        Agirre lehendakariak askatasunaren bermetzat jo izaten zituen aliatuek espainiar antikomunista —eta faxistak— hobetsi zituzten euskotar demokraten —eta antikomunisten— aldean. Galindez intelektualak gertaera haren irakurketa zuzena egin zuen; aro batean amaiera zen. Zer geratzen zitzaion eta, mendekua.

        Mendeku-min eta guzti, Rafael Leonidas Trujillori desafioa egiteko ausardia behar zen. Haatik, mendeku-minak itsua izaten daki, ausardiak bezainbestean. Eta Jesus Galindez ez zen itsua. Neurtu egin bide zuen diktadorearen erantzuna noraino irits zitekeen, eta bere burua seguru ikusi. Tesiaren argitaratzea suizida izan zitekeen bestela. Kalkuluetan huts egin eta Galindez suizidatu egin zela diote. Zertan huts egin zuen dateke orain hurrengo galdera.

        Agi denez, Rojas ezizenaz sinatzen zuen FBIko agente NY-5075 hark, Bulegoarentzat ez ezik CIArentzat ere egiten zuen lan. Asko eta askotarikoez zekiena zen Jesus Galindez, eta horrekin bere burua nahikoa babesturik ikusten bide zuen. Zekiena zekielarik, lar zekien. Eta beharbada horrexek galdu zuen gizona. Espainia Nazio Batuen Erakundean sartu zenez geroztik euskotar zintzoen zerbitzuak ez ziren ezinbestekoak, beharrezkoak ere ez zirela ez esatearren. Abisu bat zen. «Ez pentsa edozer egin eta gure babesa izango duzuenik», horrelaxe irakur zitekeen Jesus Galindez desagertu izana. New Yorken. Hango poliziaren laguntzaz. CIAren laguntzaz. FBIren oharkabean.

        Azken horri begiraturik, aitzakia polita zen tesiaren kontu hura. Bestela beste estakururen bat bilatu beharra edukiko zuten. Bahiketa agindu ei zuen Rafael Leonidas Trujillok ez, beharbada, baina hari argi berdea eman ziotenek, bai.

        Ez zen euskotarren artean ikara eragin zuen heriotza bakarra izan, Jesus Galindezena. Haren buru eta agintari Jose Antonio Agirre lehendakaria hurrengo urtean hil zen, gaixorik. Bigarren horri susmo txarra hartzen dionik ere bada, haatik.

        Manuel de Dios Unanuek El Caso Galíndez liburuan dioenez, heriotza bien arteko gertutasunari amerikar zerbitzuentzat euskotarrak erabilgarri ez zirela gehituz gero, Lehendakariaren gaixotasuna hain berezkoa ote zen galdetu du. Idazlea, ostera, ez zen galdera plazaratzeaz baino askoz haratago joan. Liburua, dena den, hortxe da, galdera eta guzti.

        Bata erailik eta bestea berez hilik, edo nola ere izan zen, Euskoen Zerbitzuen burua eta eskurik trebeena epe laburrean desagertu ziren. Espainiarekiko harremanak hobesten zituztenek pozik egotea zeukaten; hildakoek hitzik ez.

        Jesus Galindezen heriotzara itzulita, berria ziztuan hedatu zen. Eta abisua zekarren. Jakin beharrekoek bazekiten zein abisu, «inteligentzia kontuetan arrisku-jolasik ez, lagunok». Edo antzekoaren bat. Ostera, narrazio honen zergatia, haria eta helburua diren beste euskaldun horien arteko baten batek jolas beroetan jarraitu zuen, hurrengo atalean ikusiko den legez.