Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Jesus Galindezen zereginak

1950 / Habana

 

Dominikar Errepublika eta Santo Domingoko zereginak bertan utzirik Antilletako handienera, Kubara aire egin zuen Jesus Galindezek, 1946ko urtarrilaren 31n. Diotenez, maletatxoan zeraman gerora "La Era Trujillo" izenpean apailatuko zuen doktoretza-tesia izango zuena idazteko baliatuko zituen oharrak, eskuizkribuak eta dokumentuak. Otsailaren 13an New Yorkera iritsi zen, Miamin barna, paper haiek eta hiri hark hilobia aitzurtu behar ziotela igarri barik, beharbada, baina egitekotan zenaren ausazko ondorio larrien jakitun, ziur.

        Politikari karrera egiten ziharduen Jesus Galindezek. Ageri-agerian 1945ean Jose Antonio Agirre lehendakariak New Yorkera deitu zuenez geroztik, eta askoz lehenagotik isilpean; Espainiako Gerra Zibilak Madrilen harrapatu zuenez geroztik, hain zuzen. Haren ostean Santo Domingora joana, Trujillo diktadorearen uhartean ere ez zuen lan makala egin Jesus Galindezek, FBIk eman zezakeen horren testigantza, bataren nahiz bestearen zereginak isilpekoak izan ez balira behinik behin. Eta Jose Antonio Agirre bera zegokeen, bestela, Jesus Galindezen zerbitzuen kalitatearen jakitun. Diskurtsoak paratu, txostenak taxutu, prentsa oharrak idatzi, legeen arloko aholku zuhurrak xuxurlatu, aberriaren ontziaren lemaren maneiuaz zentzuzkoak zirenak une eta modu egokian esan, zer ez zekien egiten ba Galindezek. Bada, Jose Antonio Agirre eta Euzkadi'ko Jaurlaritza erbesteratua Parisera joanak zirenez gero, hots, 1946az geroztik, Jesus Galindez zen horien gizona Ameriketan.

        Nazio Batuen Erakundearen aurrean 1947an Euzkadi'ko Jaurlaritzak bideratu gura izan zuen erasoaldian Jose Antonio Agirrek eskuko besoaren laguntza baino beharrezkoagoa izan zuen harena. Egia; euskotarren ahaleginek huts egin zuten, beren aliatu ustez nagusi Ameriketako Estatu Batuek ez baitzuten ezer egin Espainian erregimen aldaketarik, artean behintzat, gauzatu zedin. Francoren ordez komunistak etor zitezkeen beldur ziren. Zorioneko komunistak!

        Bigarren Mundu Gerra azkenetan sartu zenez geroztik garaile nor izango zen igartzen zelarik —Aliatuak, alegia—Galindezek bazekien, bai ondo jakin, Aliatu haien blokea zati bitan banatu beharko zena. Izan ere, aldi baterako baino ez ziren haiek elkarren aliatu izan. Antikomunismoaren kontsigna aspaldi emana zen. Kontsigna horren ostean Aliatuen arteko zatiketa hori gauzatu behar zuen tresneria berotan ala hotzetan lan egiteko tresneria izango zen, horixe zegoen erabakitzeko. Roosevelt hiltzea faltako zen, kontsigna hori —Hitler totalitarioa bentzutu-berri, hurrengo mehatxua Gorriak dira!—, bonba atomikoaren hedakuntza efektuarekin batera, mundura zabal zedin. Eusko komunistei eta komunista errepublikano espainolei espiatzeko kontsigna argi eman zenean —1944 aldera— Euzko Zerbitzuetako askok zerbitzuari uko egin zioten. Ez ostera Jesus Galindezek. Gogoan ote zuen gerraren azken aldera Brigada Mixta Basco- Pirenaicari gertatua?

        Madrilen komunistekin batera egiten zuen 1936-37ko gerra-ikasturte hartatik, Jesus Galindez goi-mailako miliziano eginda irten zen. Horretara, 1937ko irailaz geroztik Brigada Basco-Pirenaicako lerroetan sartu zuten.

        Madrilen lehenik Errepublikako ministro jeltzale Manuel Irujoren guardiako kide, gero haren buru, horren ostean berriz txekarik txeka presoen bila dabilen milizianoa eta azkenean bere lanbideari eutsiz —gerran ere abokatuarena lanbide baita—, Valentzian justiziaren arloko kontuetan ibili eta gero, hantxe zen hogeita bi urte zituen izaki proteiko hura fronteko lerroetan da ia.

        Aginduak Bartzelonatik emanez Manuel Irujoren ekinez sorturikoa zen Brigada. Haatik, Errepublikaren goi-buru militarrak ez ziren Brigada Basco-Pirenaica delakoaz fio, nahiz eta brigada hura haren ideiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusi zen Manuel Irujok amesten zuenaren aldean nahikoa bestelakoa izan. Manuel Irujok euskotarrekin huts-hutsik osaturiko brigada nahi izango zukeen, gerraren tenore erabakigarri hartan osorik Euzkadi'ko indar bat behintzat frontean izan zedin. Ez zioten utzi, eta Basco-Pirenaica egin zuten, halabeharrez, brigada hura. Zertarako-eta azkenean luzaroan tirorik jo gabe hantxe izan zedin, egon egonean. Euskotarrei ez zieten ganorazko armarik eman nahi, ez eta beste edonorekin erdi bana ere. Eta horretan El Campesino eta Lister jeneral komunistak ibili ei ziren tematien. Hortik beharbada Jesus Galindezen antikomunismoa.

        Hala eta guztiz ere Galindezek nahiago izan zuen Brigadan, Valentzian abokatu baino, Justiziaren zerbitzari jardun izan zuen artean eskarmentu ederra hartu baitzuen. Sekula agertzen izan ez ziren pertsonak atxilotzeko agintzen ibili izan zen, berak geroagoko batean aitortu bezala. Alferrik. 1937ko uda igarota Brigadan sartu eta lasterrera ohartuko zenez, destino berria ere kasik alferrekoa izango zen, ze behin Brigada Basco-Pirenaica delako horrekin frontera joanda gerran zuzenean parte hartu ahal izango zuela sinisturik izan zenean, hara!, Brigadari ez zitzaion tiro egiteko baimenik emango.

        Eta tiro egiteko baimena eman zitzaionean ere, hori tamala, errepublikakide bat fusilatzeko izan zen. Bihotzari txitxi-urka eginez eta arimari izerdia ateraz zuzendu behar izan zuen Galindezek fusilamendua. Goizaldeko orduetan.

        Estampas de la guerra —Gerrako pasarteak— izeneko liburuan utzi zuen Jesus Galindezek idatzirik fusilamendu haren nondik norakoa. Kostatuko zitzaion Ernest Hemingwayri euskotarraren narrazioaren maila gainditzea. Hona gaztelania erdara ederrean idatziriko pasarteak.

        Kondenatuari Legearen eta Errepublikaren izenean heriotza eman behar geniola jakinarazi beharko nion une lazgarria, minutu batzuetan atzerarazi nahi nuen. Heriotza eman behar genion; betiko. Xendra batean gora egin nuen. Muino-gainean Garrido kapitaina zegoen, azpi-barrutiko jarduneko komandante militarra. Dena gerturik zegoen. Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren; eskuineko hegalaren muturrean han zen nire Brigadako konpainietako bat; eta atearen aurrean, apur bat ezkerretara, hantxe zen piketea, atseden jarreran. Ribet tenientea koadratu egin zitzaidan. Haren agurrari erantzun nion. Ofizialaren planta hain ondo ordura arte inoiz egin barik nengoen.

        —Bizkor! —ohartarazi zuen Garridok—. Eguna argitzen hasia duk eta, laster batean etsaia indar-kontzentrazio hau ikusteko gai izango duk.

        Kanoialdia, ez genuen besterik behar jaia biribiltzeko. Tira, ez zegoen inongo aitzakiarik. Muinotxora behera jaitsi nintzen; tenientea eta artilleroak kopetilun eta isilik ziren kamioitxoaren oinean. Atzeko atea zabaldu nuen. Kondenatuaren begirakune bat nahikoa izan nuen hura zain zuenaren jakitun zegoela aditzeko. Eta nire begiek eta harenek bat egin zuten eta, haietan igarri nuen etsipena bai etsipena.

        —Tira, mutil, konturatuko hintzen zer dela eta ekarri haugun hona, ezta? Gobernuak hiri heriotza zigorra ematea onartu dik. Sententzia irakurriko diat.

        Eta azkar, etenaldirik barik, irakurtzen niharduenaz ohartu barik, erresultatu eta kontsiderazioen zerrenda luzea errezitatu nuen. Halakoetan, zein mamigabeko eta gezurrezko musika diren legearen berbak.

        —Enkarguren bat utzi nahi baduk esaiok komisarioari.

        Postua laga nion. Haren azken erantzuna aditzeko astia izan nuen.

        —Errepublikak, zein gaizki ordaintzen dien bere zerbitzari zintzoei!

        Begietan lausoa egin zitzaidan. Pistolari eusten nion, sendo, besterik ez; ene baitako arranguren gainetik eginbeharraren eta erantzukizunaren itzala zebilen hegan. Komisarioak bekokia bendatu zion, eta hantxe desagertu ziren obsesionaturik ninduten zulo biribil haiek. Kondenatuari besotik oratu niolarik, aztoramenez suspertu zen.

        —Gurago diat bendarik barik hil.

        Haren eskuek zart kendu zuten zapia. Eta txiza egiten hasi zen. Egiten utzi nion. Hura lehenagoko beste dena bezain zentzugabe zen; premia hura asetu, noiz-eta segundo batzuen buruan lurrera ziplo betiko hilik jaustekotan zenean. Alabaina, harrezkero dardara kendu zitzaion. Haren berbak lasaiak ziren eta, arriskuaren aurrean ofizialarengan jotzen duen soldaduaren irmotasunaz egin zidan.

        —Teniente, non jarriko naiz?

        Nire begiek piketetik hormara egin zuten.

        —Jarri hortxe.

        Pauso sendoz pelotoiaren aurrera abiatu zen. Guardiek nire alboan segitu zuten. Eta neguko goiz hartako isiltasun tragikoan haren ahotsa aditu zen, ozen-ozen, piketearen aurrean jartzen ari zelarik.

        —Kamaradak, Gora Errepublika!

        Eta militar erara salutatu zuen. Baten batek erantzun zion, baina gehienak isilik lotu ziren. Keinu egin nion Ribet tenienteari. Geroko zigorraren beldur barik tiro egin zezakeen, legearen babesa zuen, eta horren izenean nik neuk ematen nion baimena, heriotza eman ziezaion aspaldiko beterano bati, borrokakide bati, norberaren ideiako bati, gizon bati. Pauso batzuk atzera egin nuen, Garridoren alborantz.

        —Jar!

        Ixtailuen klak hots zehatzak harrabots begitandu zitzaigun. Beste aldarri bi eta fini hangoa. Ukabilak estutu nituen, eta begiak serraniako leku urrun batera zuzendu nituen. Tremacedeko mendi-lepoetan gora zetozen lehenengo eguzki errainuak.

        —Apunta!

        Beste aldarri bat baino ez, eta hura amaitua izango zen.

        —Apunta! —aldarriz okertu zen!

        Sen hutsez lepoa bihurtu nuen, sen hutsaz, artean errakuntzaz jabetu barik.

        —Su! —aldarri zuzena egin zuen, oraingoan bai.

        Krudelkeriarik dramatikoena; kondenatuari segundo milaren batez atzeratu zioten balek gorputza zulatuko zioten unea. Jesus Galindez ez zen hartarako jaioa. Zorionez, ez zuen berak eman behar izan agindua, komisarioak baino.

        Kapelua airean joan zen eta gorputza zuzen atzerantz jausi zen. Zurrun, mugiezin. Akabo dena. Tenienteak graziako tiroa jo zion. Zertarako? Indarrek bideari ekin zioten, bizkor; eguzkia bero zetorren eta laster etsaiak hantxe begiztatu ahal izango gintuzkeen. Soldaduak gorpuaren parean igaroz joan ziren, eta, tenienteen aginduei jaramon eginez, denen aurrean adibide legez utzia zen gorpuaren aldera lepoa bihurtzen zuten; legearen beste erritu tragiko bat.

        —Heu hoa? Ni ez noak, gerran hildako asko ikusita nagok, baina honentzat ez diat kemenik.

        Garridok eta biok muinoan behera egin genuen. Martorell eta guardiak atzetik etorri zitzaizkigun. Indarrek amaitua zuten desfilea; hatsik gabeko gorputza soldadu bik andan zeroaten hilerri barrura. Leiak estalirik, dirdira egiten zuten landa-zelaiek egun argitan, Alfonso Espin y Moya ikustera iritsi ez zen egun berrian. Tardienta aldean metrailadore batek zaunka segitzen zuen.

        —Baduzue koñakik?

        Diziplinarioko agintean ez zegoen. Are okerrago. Martorellek fusilamendu-agiria harramazka idazten ziharduen.

        —Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian.

        —Zertarako? Gaur egin ditugun krudelkeriez gainera beste bat?

        Agiria sinatu nuen; nirekin batera, Garridok eta Diziplinarioko buruak. Legeak pozik egotea bazeukan. Ez zegoen duda izpirik; armen zigorra emana zitzaion Alfonso Espin y Moya artilleroari, 1938ko otsailaren 26an, eta Torralba de Aragongo hilerrian aitzurturiko hobian lurperaturik zetzan. Agiriak ez zioena zen, berriz, haren ondoan anabasan zirela beste gorpu asko, etsiaren bonbardaketak akabatuak, lehenengo egunetako piztikerietan erailak, Tardientaren defentsan hildakoak. Odola, odola... odol jario itzela uztailaren 18az geroztik.

        Orain artekoaz gainera, Jesus Galindezen narrazioak gorengo beste une bat ere badu, hain zuzen ere, Alfonso Espin y Moyari heriotza zigorra ezarri izanaren arrazoia azaltzen duenekoa. Bere buruari atzamar bat ebagi zion gizonak, horrela baja eman ziezaioten eta haurdun zuen emaztegaiaren bisitan joaten utz ziezaioten. Eta egin ere horixe egin zuen; emaztearen bila joan zen, bai, odolezko uztailaren 18an bertan Errepublikaren alde borrokan ekin zion gizonak.

        Gerrako kontuak! Jesus Galindez dakarren hegazkina Habanako aireportuan lehorreratu da, 1950eko maiatzean. Kubako hiriburuan hastekoa da Conferencia Interamericana pro-Democracia y Libertad delakoa. Horretan Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ordezkariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren mezua irakurtzeko agindua hartu du. Mezu horretako azken lerroek Lehendakariak berak 1942an Habanan egin zuen hitzaldiaren izpiritua dakarte gogora.

        «Askatasunaren mistika berriro indartu beharra daukagu», dio Lehendakariak, «eta nor hoberik zuek baino, Amerikako adiskideok, hori abiarazteko? Askatasunaren aldeko batailari eustearren azken hamalau urtean atseden hartu gabe diharduten baskoen izenean, Habanan bildu diren amerikar demokrata denei nire arnasa eman nahi diet, eta gure askatasun-idealak garaile izango direlako esperantza adierazi».

        Lehendakariaren mezua Parisen sinatua da 1950eko maiatzaren 8an. Biharamunean Jesus Galindezek telegrama igorriko dio hari, Habanako Biltzarrean Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begiraletzako bera har dezaten. Egin ere halaxe egingo du Lehendakariak. Biltzarra hilaren 15ean amaituko da, Jesus Galindezek Lehendakariari egun horrexetan idatziko dion txostenak dioenarekin bat.

        Txosteneko lehenengo lerroetan Galindezek Biltzarraren balantzea egiten du.

        «Gaur amaitu da, goizaldeko lau t'erdiak aldera, Conferencia Interamericana pro-Democracia y Libertad delako Biltzarra. Hona hemen Konferentziaren emari nabarmenak; "Habanako gutuna" izenaz ezagutuko den demokrazia-hastapenei buruzko erabaki orokorra onestea, organo iraunkor berria egituratzea eta, guretzat, Francoren aurkako aldarrikapena. Besterik apenas onartu da, atzo, igandea, arratsalde erdirantz Francoren aurkako erabakia onartu ostean azken orduko premiek beste gai jakin denak Konferentzia honen ostean sortzekoa den Kontseilu Betearazlearen esku utzi baitziren».

        Konferentziak Francoren aurkako aldarrikapena onar dezan lan itzela egin du Galindezek. Baina gizonaren lanerako gaitasuna norainokoa den, Konferentzian beste hainbat zeregini erantzuteko ardura bere gain harturik izan du. Lehendakariari egin txosteneko azken paragrafoan —txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute—Galindezek bere "actuación personal" zein izan den adierazten dio.

        «Lehenengotatik Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begirale legez inskribatu banintz ere, jardun, ordezkari jardun dut, II. Batzordean hain zuzen, eta Francori buruzkoan belarria ez erakustea erabaki nuen, hartu beharreko erabakiari indarrik ez kentzearren. Gainera, antolamendu ezak itzultzaile aktibo eta idazkari lanetan jarduten behartu izan nau; ordezkari amerikarren diskurtsoak espainolera itzuli ditut, eta baita laburpen batzuk espainoletik ingelesera ere».

        Lanerako gaitasun itzela du Jesus Galindezek. Eta diplomaziarako ere bai. Lehendakariari Konferentzia izan den artean Ipar Amerikako ordezkaritzan ibili izan dela diotso, eta horrez gainera beste ordezkaritza denekin ere harremana izan duela eransten du. Konferentzia amaitutakoan, berriz, dirua biltzeari ekingo diola diotso Lehendakariari.

        «Gaur arratsaldean amerikar kontsulatura joango naiz, itzulerarako bisatuaren kudeatzera. Eta bihar euskotarren artean mugitzen hasiko naiz, ekonomiaren gaiari tentatzen hasteko».

        Euskotar horien arteko izen bat aipatzen du; Azketa diruduna. Haatik, horrekin egon ostean beste askorekin egongo da. Ze, hortxe dira 1938az geroztik kausari laguntzen diotenak, hala nola, ugazabak, pilotariak, itsasgizonak eta abadeak. Euskotarren artean dirua biltzeko mugitzeaz gainera FBIren agente NY 507-S ezizenez Rojasek, hots, Jesus Galindezek, informatzaile izateak eskatzen dizkion zereginei ekingo die. Alde horretatik, eragozpenik ez bisatua eskuratzeko. Bestela, Bulegoari Lehendakariari idatzi dion txosten berbera igorri ez badio, antzekoa-edo bai. Eta behin euskotarren artean sarturik, Sarearen egoeraz zerbait barrandatuko du. Hemingwayrekin 1942-1943 haietan izan zirenetako batzuk hortxe dira, Habanan. Hortxe da Juan Duñabeitia, Finca Vigían. Marinela, Konferentzia baino hilabete lehenago, heriotzaren atalasean izan da, Hemingwayk Arthur Minzener-i egin eskutitzean (1950-VI-2) aipatu bezala. Eta hortxe da Andres Untzain. Herioren etorrera iragartzen duten txori errarien habia eginik bihotza. Berori izango da haren hotzak akabatzen lehena.