Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Andres Untzain eta Juan Duñabeitia

1949-1950 / Europa

 

Bere 50garren urtebetetzean Ernest Hemingwayri atondu zioten jaia egundokoa izan zen. Halaxe aitortu zion Charles Scribner lagun eta argitaratzaileari Finca Vigían 1949ko uztailaren 28an sinaturiko eskutitzean.

        «Urtebetetzeko opari zoragarria izan ditut —diotso, 1899ko uztailaren 21ean jaioa zen Ernest Hemingwayk—: Juan Duñabeitia, gerra denboran nirekin batera itsasoan zerbitzatu zuenaren aldetik, kontrabandoan ekarritako Tiro Lehiaketetako arauzko 22ko Colt pistola; gure abadeak, tekila botila bi».

        Eskutitzean aipaturiko gerran zerbitzatze hori Karibe aldeko U-itsaspekoen ehizaldia da, ez besterik. Abadea berriz Andres Untzain da.

        Aurreko urteko urtebetetzearen antzekoa izan zen 1949koa ere, idazleak berriro baitio, ia hitzez hitz, iragan urtean idatzia.

        «Urtebetetze zoragarria izan dut —diotso, 1948ko uztailaren 22an sinaturiko eskutitzean, Lilian Ross kazetariari—: Mary, Sinsky, Gigi, Gregorio, ontzikidea, Manolito, Cojimarreko kafearen jabearen semea. Mutil benetan jatorra; ura maite du, ez da itsasoko gaitzak jotzen, Gregoriori laguntzen dio eta adorazio dio Gigiri».

        Hori baino lehentxeago, 1948ko uztailaren 2an Lilian Ross berari idatziriko gutunean, iragan 1947ko gertaerak bizirik dituela erakusten du. Hain zuzen ere, semeak aurreko urtean izaniko gaitza aipatzen dio Lilian Ross hari: «Uste zuen Musie-k —Patrick semearen ezizena da hori— Sinsky eta Ermua eta ni neu, hirurok ere handiak garenok, deabruak ginela, eta bere eldarnioan oihu egiten zuen: "Dena ondo. Hara, zuetariko hiru zarete hemen. Handienetako hiru. Mutiltxo bakar baten aurka. Dena ondo. Eta badakizue zer gertatuko den? Mutiltxo bakar batek hil arteraino borrokan egingo dizuela. Eta ez da hilko. Hark zuetako hirurak menderatuko ditu eta berriro infernura aldenaraziko zaituzte"».

        Hiru urte joan dira, bizkor ere bizkor, Musie gaixorik egon zenetik, eta harrezkero Ernest Hemingwayren eta euskaldunen arteko adiskidetasuna sendotu egin da. Bestela, literatur sorkuntzaren aldetik urteok oparoak izan ez badira ere —aipagarri ia bakarra 1949ko The Great Blue River idatzi laburra da— nazioartekoan Ernest Hemingwayren lana arrakastarik arrakasta doa. Itzulpenek eta antologiek haren izena bazterretako hizkuntza gehienetara hedarazten dute. Haatik, urteotan ez da geldi egon Ernest Hemingwayren idazle-eskua.

        Felix Areitio ezizenez Ermuak Cancha aldizkariko 1945eko elkarrizketan «gerrari buruzko txostena» aipatu zuenez geroztik gerran giroturiko eleberria idazten jardun du. Tituluarekin izan du eragozpenik. Azkenean Stonewall Jackson jeneralak heriotzaren orduan esan ei zituen hitzak parafraseatuz sortu du hori. Jeneral hari, hainbat batailatatik zetozen soldaduak nekaturik zirela-eta, atseden non egingo zuten galdetu omen zion ofizialetako batek. Jeneralak «Ibaia zeharkaturik zuhaitzen artean» erantzun omen zuen; hots, jomuga zuten posizioa menderatu ondoren. Esangura sakoneko erantzuna zen; atseden egin, heriotzaren ostean egingo dugu denok; bitartean, zereginari eustea dagokigu, bizia bertan jokatuz.

        Ibaia zeharkaturik zuhaitzen artean izango den eleberria behin amaiturik, Europara jo du, halakoetan beti egon izan den moduan; aztoraturik. Eleberria inprentara bidalia du eta, hor konpon. Itzuleran egingo dizkio egin beharreko zuzenketak. Deika du Europa, Europan 1948an ezagutu eta bihotza ostu dion emakumea bizi da-eta. Alegia, haren benetako izenaren aliterazioz sortu duen eleberri horretako Renata pertsonaiaren iturria: Adriana Ivancich. Venezian.

        Bada, Europan ikusiko du Ernest Hemingwayk 1950eko urteberriko lehen argia, Andres Untzainek ikusiko duen legez.

        Andres Untzain Lapurdi aldean zebilen 1949ko azaroan. Hil horretako 15ean orduan Euzkadi Buru Batzarreko lendakaria zen Ziauritz'tar Dorotak sinaturiko gonbita igorri zitzaion.

        «Euzko Alderdi Jeltzalea'k urtero goratzen ditu ildako aberkideak, Arana Goiri'tar Sabin'en eriotz-urtebetze egunean, gure Irakasle eta ildakoen gogoen alde otoi egiñaz. Aurten, Azilla'ren 25'ean, ostiralez, goizeko 10'etan, Bayona'ko Deun Ander Elizan meza abestua izango da. Otoi dagizut egun orretan meza ematera etortzeko. Eskerrak aurrez eta nere agurrik beroena artu zazu. Zeure adiskide Jel-pean».

        Horraino gonbita. Joan ere joan zen Andres Untzain meza hartara, «Bayona'tik, 1949'gn. Lotazilla'ren 1'ean» igorri baitzion esker oneko oharra «Untzain'dar Ander Apaiz jauna»ri zuzendua: «Joan den illa'ren 25'garenean eraldu genitun eliz'iletan zugandik izan genun laguntzagatik, eskerrik beroenak zuzentzen dizkizut» zioen oharra igorleak, Ziauritz'tar Dorotak. Horri esker, ostatu non hartuta zegoen ere badakigu; Donibane Lohizuneko Sabin Etxia jatetxean, horraxe zuzendua baita oharra.

        Bada, Andres Untzain Lapurdin den artean, Ernest Hemingway Frantzia aldean da, Veneziara bidean. Hain zuzen ere, Mary eta idazlea Le Havre portura iritsi ziren, noiz-eta Andres Untzainek hildakoen aldeko meza eman zuen egunean; azaroaren 25ean. Han abiaturik Frantzian barna ibiliko dira, Veneziara joan aurretik. Andres Untzain Parisen bilduko zaie, abenduaren 13an hain zuzen, abadea Vatikanora bidean delarik.

        Pasadizo ederra utzi du 1949ko abenduko hark. Hilaren 21ean Ernest Hemingwayren taldea zaldi-apustutan sartu da, Mundakako abadea tarteko dela. Mundakarrak apustu zeinen alde egin iradoki die; Bataclan izeneko "Basque bravado" zaldi baten alde. Bada, taldeak dirua Andres Untzainen gogoko zaldiaren alde jokatu, eta harexek irabazi. Hemingway senar-emazteek Ritz hotelean duten ohe zabala paperezko diruz bete dute. Gero, Ernest Hemingway eta haren segizioko besteak berriro apustuei ekiteko prest badira ere, Andres Untzainek bere dirua poltsikoan nahi du. Egun batean pobre, beste batean aberats, baina beti zuhur, ez du berriro jokatu nahi. Bekatu behin egitea, tira. Bitan, ostera, zeruari desafio egitea zitekeen, noiz eta Erromarako bidean denean. Zeruak horrezkero mesedea egina diola ahaztu barik. Bataclan hura, zaldi baskoa izateaz gainera, nahikoa dorpea zen; zeruaren seinaletzat jo zitekeen lasterketan hura nagusitu izana. Hobe berriro ez tentatzea. Hala bada, Gabonak Parisen elkarrekin eman ondoren, abadea Erromara eta idazlea Veneziara doaz, bakoitzaren bihotzaren aginduei men eginez.

        Mendearen erlojuan t'erdiak markatu behar dituen 1950. urtearen hastapenetan, urtarrilean, Erromatik Veneziara egin du Andres Untzainek, Ernest Hemingwayk idatzirik utziko duen moduan.

        «Hemengo zirkuluetan gorabehera itzalean dabiltza, ni Erromara joan nadin, han nire moduko bekatariei barkamena ematen baitzaie, multzoka eman ere, itxura batean. Horrela Purgatorioa saihestuko omen nuke, baina badirudi infernura bisitaldi arin bat egin beharko nukeela hala ere. Nolanahi ere, ez naiz Erromara joango. Haatik, nire apaiz pertsonala 12an etortzekoa da. Zerbitzuburuak alokatua du taberna egokia, non iluntzeetan edanean eta kantuan jardun ahal izango dugun. Hari —Andres Untzaini buruz dihardu Ernest Hemingwayk 1950eko urtarrilaren 6an sinaturik Charles Scribner argitaratzaileari zuzendua den gutun honetan— 23/1 delakoaren lilura deskubritu duenean gogortxo egiten zaio bidetik ez aldentzea, baina apaiz batek, kastitate botoa betetzeaz gainera, beste sakrifizio batzuk ere egin behar ditu».

        Zail da esaten 23/1 horrek Ernest Hemingwayren eta bere ingurukoen arteko kriptolengoaian zehatz-mehatz zukeen esangura. Tragoren bati esateko modua dela, dudarik ez. Zeini, ostera? Bestela, Andres Untzainek kantuan egiten zekiela, dudarik ez da.

        Kanturako gogoa beti du hor, sotanak ezarria dion hesiaren gainetik egiteko beti prest. Behin baino gehiagotan berak aitortu legez, mezatan dagoelarik, eliztarrei «Dominus Vobiscum» esateko tenorean Allá en la inmensa llanura del mar zarzuela kantatzen hasteko gogoa egiten zaio. Beharbada 1950eko horrexetan da haren kantu zaletasuna adierazten duen pasadizo xelebrea.

        Behin, gaueko hamaikak aldera Andres Untzain Parisko Montmartre auzoan barna lagun batekin doalarik, non entzuten duen kafetxo batetik datorren musika-airea. Usoa ospetsua da, euskaldun jatorriko batek sorturiko kantu txalotua. Bada, Andres Untzainek alboan duen lagunari besotik heldu, bertan geldi gerarazi eta entzuteko diotso. Entzun ahala abadeari kantatzeko gogoa egin zaio, ostera, eta kantuari ekin dio, ahopeka lehenik, ozen gero, eta aldarrian azkenean. Kantua amaitutakoan hari adi geratu diren oinezkoek txalo egiten diote sotana eta guzti kantatu duen abadeari.

        Venezian, Ernest Hemingwayk lagunak han erreserbaturik duen tabernan, Monmartren egin bezain airos kantatuko du Andres Untzainek, baina pitin bat samindurik, Erromara izan da, Espainiako Eliza Katolikoaren arabera «desaparecido con el Movimiento Nacional» ei dagoen abadeak aditzera eman nahi izan baitu bera bizirik dagoela, eta inondik ere ez desagerturik. Erbestean bizi dela hamahiru urte dira eta, bihotzean herri minak akuiluarena egiten dio. Etxera itzuli nahi du. Hil orduko, ze bihotzekoak zenbatetan eman dion, ez du gogoratu nahi. Ez du zenbaketa horren beharrik, halakoa batean jo eta bertan seko geratuko dela jakiteko. Horretan Ernest Hemingwayren pare dabil. Idazleak bere bizialdiko azkenaurreko maiteminaren edertasuna du bihotzean zauri eginik, eta badaki horri gorputzez eustea ezinezko zaiola. Ziur dugun bakarra herioren bisita izango dugula bada, horren hotza noiz etorriko den dugu erabaki gabeko bakarra. Gerturik dutela, dudarik ez. Elurteak baino lehen agertzen diren txori errarien moduan datozkie haren seinaleak. Biei.

        Heriotzaren itzala Ernest Hemingwayk hortxe presente duelako ziurtasuna Arthur Mizener-i eginiko eskutitzean dago. Europan egin duten egonalditik bueltan idatzia da —martxoan itzuli dira senar-emazteak Estatu Batuetara, eta apirilean Kubara—. Hain zuzen ere, eskutitza Finca Vigían sinatua da, 1950eko ekainaren 2an.

        «Chink Dorman-Smith hil egingo da, Gen Lanham hil egingo da, Howie Blazzard hil egingo da, Juan Duñabeitia hil egingo da», dio, epika-aireko errepikapen soil batez. Hilabete eskas lehenago, maiatzaren 5ean, Patrick semeari esker aitaita bihurtu da gizona. Lekutan dago seme hori Musie zeneko denbora. Hortxe da heriotza, atezuan, begira. Eskutitz horrexetan aipatzen den legez, Juan Duñabeitia «hil zorian izan da duela sei aste, baina orain ondo dago eta bihar da itsasora berriro joatekoa».

        Bide batez, Juan Duñabeitiaren eta idazlearen arteko lotura sendotuz doala dudarik ez da. Charles T. Lanham jeneralari, Finca Vigían, 1950eko irailaren 11n idatzi dion eskutitzak dioenez, «Sinbad gurekin zegoen, etxean, beraren ontzia portuan zen artean». Ernest Hemingwayren giroan gero eta inportanteagoa da Juan Duñabeitia "Sinbad".

        Urteetan, Bilboko kapitaina Habana-Camagüey-New Orleans itsasoteak egiten dabil eta, esku-ahurra bezain ondo ezagutzen ditu Kubako eta Estatu Batuetako bazter horiek. Eta berak bezala, batzuetan itsasote horietan ontzian lagun izaten duen Pako Garaik. Haren alargun Jeanette Hohbergerrek ondo gogoan ditu itsasote horiek. Gogoratzeko, hortxe ditu argazkiak; eurotan dira Pako eta Duñabeitia, sepia koloreak nekez baina hortxe jaso duen Karibe itsasoko argitasunean brankara begira. Zer egiten duen Pako Garaik hor —Ernest Hemingwayren harako biografo hark idatzi duenaren kontra, kubatar euskalduna perikitoen salmentan dabilelakoak ez dirudi zuzena— Juan Duñabeitiak bitakora kaiera ez den besteren batean zer idazten duen, erantzunik gabeko galderak dira. Haatik, beti itzaletan geratu den Juan Duñabeitia horren neurria 1958an Kubako bazterrak astinduko duten gertaeretan igarri ahal izango da.

        Bitartean Ernest Hemingway maiteminduak zorabio zoroan sartuko du bere burua. Azken galopan den zaldiaren moduan, amua irentsi ondoren oraindino fitari ihes egiteko moduan tiratu arren laster batean karel artean izango den arrainaren pare, kanpaiaren hotsak salbatu ezin izango duen boxeolariaren antzera, horma bikora iritsiko ez den pilotariaren irudira, bizitzari azken miraria etor dadin eskatuko dio. Eta bizitzak eman egingo dio. Azken aukera izango du gurea kontatzeko; beharbada, horrela sortuko duen porrotaren fabulak azken arrakasta eman diezaion.

        Porrotaren fabula, Kubako euskotarrek hamaika modu ezberdinez konta dezaketen ipuina da hori. Gerra zibilean moralki garaile eta hala ere benetako galtzaile, Bigarren Mundu Gerran garaileen aldeko eta hala ere horien interesen mende galtzaile, 1947an NBE delakoaren batzarrean Francoren erregimenaren aurkako kanpainan moralki garaile eta hala ere besteen interesen mesedetan azken bateko galtzaile, porrotaren fabula gorpuzten duen gizona irlan izan da 1950eko honetan.